Jaurlaritzak webgune berri baten bidez zabalduko du abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen gaineko informazio guztia
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez. Aurkezpen ekitaldian, Aranzadiko kide Virginia Garciak azpimarratu du, eklipsea ikusteko, betaurreko homologatuak erabili behar direla eta leku egokiak aukeratu behar direla.
Abuztuaren 12an Euskadin ikusgai izango den eguzki eklipsearen harira, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek ezohiko fenomeno horren aurkezpena egin du gaur goizean, Gasteizko Ataria zentroan, egun horretarako Eusko Jaurlaritza garatzen ari den egitaraua eta jarraibideak ezagutzera emateko.
Bere hitzaldian, sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritza salbuespenezko fenomeno hori hartzeko prestatzen ari dela, ez bakarrik antolamenduaren ikuspegitik, baita zientzia — bereziki astronomia — herritar guztiengana hurbiltzeko aukera paregabe gisa ere.
Testuinguru horretan, gogora ekarri du eguzki eklipse bat ikusteko pribilegioa izan dutenek "izugarritzat eta zirraragarritzat" jotzen dutela fenomenoa.
"Abuztuaren 12an horixe bizitzeko pribilegioa izango dugu", erantsi du.
Aurkezpen ekitaldian, Perez Iglesiasek bi aditu izan ditu lagun: Naiara Barrado Izagirre, EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzailea, eta Virginia Garcia Pena, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia taldeko kidea.
Barradok fenomenoaren ezohiko izaera azpimarratu du, ilargiak eguzkia erabat estaltzeko bete beharreko baldintzak eta lerrokadura azalduz. Era berean, gertaera mota horiek aurrerapen zientifikoan duten garrantzi historikoa gogorarazi du, Eddingtonek 1919an egindako esperimentuari erreferentzia eginez, Einsteinen erlatibitatearen teoria berrestea ahalbidetu baitzuen.
Bestalde, Virginia Garciak behaketaren alderdi praktikoak hartu ditu mintzagai, eta eklipseetarako betaurreko homologatuak erabili behar direla, leku egokiak aukeratu behar direla eta fenomenoak gutxi gorabehera bi ordu iraungo duela azpimarratu du.
Sailen arteko koordinazioa
Perez Iglesiasek azaldu duenez, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren koordinaziopean, Eusko Jaurlaritzako gainerako sailak elkarlanean ari dira dagoeneko ekitaldia prestatzeko. Foru aldundiak eta udalak ere badabiltza horretan buru-belarri.
Eginkizun nagusien artean, behaketa tokirik egokienak identifikatzen dabiltzala nabarmendu du, eklipsea baldintza onenetan gozatu ahal izateko, bai. Halaber, logistika eta segurtasun neurriak prestatzen ari dira.
Webgune ofiziala
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez.
Webguneak informazio praktikoa eskainiko du, fenomenoaren ordutegiak eta faseak zehaztuko ditu eta modu seguruan gozatzeko gomendioak emango ditu.
Erakusketa ibiltaria
Datorren asteazkenean, apirilaren 1ean, sailburuak "Bi Ilunabarren Eguna" erakusketari hasiera emango dio Zarautzen, fenomeno astronomiko hau modu didaktiko eta erakargarrian erakusteko.
EAEko hainbat tokitan egingo diren dibulgazio jardueren egitarauaren barruan kokatzen da erakusketa, eklipseen gakoak herritarrei ezagutarazteko helburuarekin. Aurreikusitako ekimenen artean, ekainaren 20an, Gasteizen egingo duten jaia nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela "euskara garela eta euskara izan nahi duela"
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmen ugaritu dira Lanbide Heziketako matrikulazioak, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko hazkunderik handiena.
Elizaren sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko protokoloak ez ditu baremoak finkatu, eta kasuz kasu aztertuko dira
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak sinatuta, protokoloak apirilaren 15a ezartzen du biktimek eskaerak aurkezten hasteko data gisa.
Arartekoak adierazi du eraginkorra dela bere jardunean: kasuen % 93etan Administrazioak erantzun egin zuen
Mikel Mancisidorrek joan den ekitaldiko jarduera-txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean; 16.637 jarduketa erregistratu zituen.
Zauritu bat, Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zale elkarren kontra borrokatu dira, eta horietako bat zauritu da. Larrialdi zerbitzuei abisua eman diete, eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Gizaseme bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazenek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta Espainiako joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.