Arma zuriz egindako erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak

Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.

(Foto de ARCHIVO)

Patrulla de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

19/4/2025
Ertzaintzako agenteak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Epailearen esku geratu dira Ostegun Santuan Gasteizen adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik hilketa saiakera delitua egotzita atxilotutako zazpi gazteak. Azken biak larunbatean atxilotu dituzte, Segurtasun Sailaren arabera.

Ostegunean jazo zen erasoa. 18:30 aldera, bost mutilek beste bat sastatu zuten, eta, ondoren, ibilgailu batean ihes egin zuten. 

Biktima Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten, zauriak artatzera, eta Ertzaintzak bost erasotzaileak aurkitu eta atxilotzeko dispositibo bat abiatu zuen.

Larunbatean atxilotutako bi lagunak 19 eta 20 urteko bi gizon dira. Aurretik atxilotutako bost gazteak ere 19 eta 21 urte bitartekoak dira. Ertzaintzaren arabera, baina, ikerketa zabalik dago oraindik.

Ertzaintzak labanak eta mailuak aurkitu zizkieten ihes egiteko baliatu zuten autoan, poltsa baten barruan, eta konfiskatu egin zizkieten. Gaur utzi dituzte epailearen esku.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X