EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik

Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Bikotearen lau seme-alabek eta bizilagun batek lortu dute erasoa gelditzea.

berriz

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur Berrizen (Bizkaia) emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gaur izan da gertakaria, 07:20 aldera. Ertzaintzak telefono deia jaso du Berrizko etxebizitza batean emakume bat sastatzen ari zirela ohartaraziz.

Patruilak iritsi direnean, erasotzailea kalean zegoen eta atxilotu egin dute. Biktima, 38 urtekoa, larri zegoen etxebizitza barruan, eta arma zuriz egindako hainbat zauri zituen.

Aipatu iturriek zehaztu dutenez, bikotearen lau seme-alabek eta bizilagun batek lortu dute erasoa geldiaraztea.

Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu du aitak.

Gizonezkoa, 48 urtekoa, atxilotu egin dute hilketa saiakera egotzita, eta komisaldegian dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X