Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Mugikorrik Gabeko Eguna Familian egitasmoaren aurkezpena. EFE.
Mugikorrik Gabeko Eguna Familian antolatu du, aurrenekoz, Eusko Jaurlaritzak. Datorren apirilaren 18an, Bilbon, Donostian eta Gasteizen kokatutako hiru gunetan gauzatuko da egitasmoa eta zabalik izango dira parte hartu nahi duen familia ororentzat, izan seme-alabadunak, izan umerik gabekoak.
Helburuak garbiak eta zehatzak dira: familien ongizate emozionala eta harreman-ongizatea sustatzea, mugikorraren erabilerak eguneroko bizikidetzan duen eraginaz jabetzea eta orientazio digital positiboa sustatzea.
Nerea Melgosa sailburuak egitasmoa aurkeztu duenean nabarmendu duenez "mundu hiper-konektatu batean, mugikorra gure eguneroko bizitzaren parte da. Informazioa ematen digu, konektatu egiten gaitu eta zeregin asko errazten dizkigu. Baina, batzuetan, konturatu gabe, hurbilen ditugunengandik urruntzen gaitu”.
Hain zuzen ere, mugikorren erabilerak herritarrengan eta familiengan duten eraginaz hausnartzeko gonbidapen gisa bultzatu dute Mugikorrik Gabe igarotzeko Eguna Familian, “ez debeku gisa”. “Kontzientzia hartzeko, ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki bat da" azaldu du, Melgosak.
Hiru gune, hamaika konpromiso
Helburu horiek lortzen laguntzeko, apirilaren 18an, gune bana izango dira zabalik Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 11:00etatik 19:00etara. Doako jarduera izango da.
Hala, aurrez familia bakoitzarekin adostutako denbora tarte batez mugikorrak zaintzapean izango diren poltsetan sartuko dituzte parte-hartzaileek eta, pantailarik aurrean izan gabe, solaserako, jolaserako, elkarri entzuteko eta familian gozatzeko aukera izango dute, ohitura digitalei buruz hausnartzeko, bide batez.
Hala nahi duten familiek, gainera, teknologiaren erabilera kontzienteagoa egiteko konpromisoak adierazi ahal izango dituzte, familiek beraiek zehaztutako Familia Konpromisoa sinatuta. Proposamen gisa emango zaien dokumentu batean markatu ahal izango dituzte zein konpromiso hartzeko prest dauden familiako kideak. Besteak beste, mugikorra erabiltzeari baino familiakoen arteko uneei lehentasuna ematea; teknologiaren erabilera arduratsuaren eredu izatea (bereziki pertsona helduak); familian pantailarik gabeko jarduerak sustatzea; eta mugikorraren erabilerari buruzko familia-akordio argiak ezartzea proposatzen dira dokumentu horretan.
Jaurlaritzak zehaztu duenez, langile kualifikatuak egongo dira guneetan, familiei prozesu guztian zehar laguntzeko eta amaieran, sakelako telefonoak gordetzeko kutxa bat emango zaie parte-hartzaileei, gunetik joan arte kide guztien mugikorrak bertan uzteko eta deskonexio digitalean laguntzeko.
Familian Mugikorrik Gabeko Eguna
Noiz?
Apirilak 18 larunbata, 11:00etatik 19:00etara
Norentzat?
Familia guztiei zuzenduta dago, seme-alabak dituztenei, nahiz umerik ez dutenei.
Non?
Donostia: Okendo plaza (Victoria Eugenia Antzokiaren ondoan)
Bilbo: Casilda Iturrizar parkea (Tonnettiren eskulturaren ondoan)
Gasteiz: Posta kalea 2, Urrezko Zeledonen plazan, "Isiltasunean Oihuka" eskulturaren aurrean
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.