ERREGE KOPAREN FINALA, SEVILLAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realzaleak beldur dira, ez ote dituzten hegaldiak atzeratuko edo bertan behera utziko, Sevillako aire kontrolatzaileen greba dela eta

Kopako finalerako 10 egun falta direnean, Saerco enpresako langileen grebak Andaluziako hiribururako hegaldiak arriskuan jarri ditu. Txuri-urdinen jarraitzaileek eta aldez aurretik planifikatu beharko dute bidaia, atzerapen eta gorabehera posibleak kontuan hartuta.

Aficionados Real Sociedad en la grada de Anoeta

Aire Kontrolatzaileen Sindikatuak (USCA) eta CCOOk apirilaren 17an Saercon hasiko duten grebak kezka sortu du. Izan ere, Realaren zaleak beldur dira Sevillarako hegaldiak atzeratu edo bertan behera utzi ahal dituztelako.

Sevillako aireportutik eta Saercoko beste dorre batzuetatik (Jerez, Cuatro Vientos, Vigo, Coruña, La Palma, Lanzarote eta Fuerteventura) doazen hegaldiei eragingo die lanuzteak. Partidaren aurreko egunetako atzerapen, gorabehera eta arazo logistikoen beldur dira realzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, kronikotasun konplexuari eta zainketa aringarri pediatrikoei arreta emateko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabe bakoitzaren konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X