Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen hiru labankadarekin, eta erasotzailea biharamunean atxilotu zuten Zazpikaleetan.
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon hilketa saiakera egotzita, apirilaren 9an gauean hiriko erdiguneko bingo batean izandako liskar batekin lotuta.
Gertakariak 22:00ak aldera hasi ziren, bi gizonen arteko eztabaida batean. Liskarra bingo barruan hasi zen, baina kalera joan ziren eta bertan eman zizkion erasotzaileak hiru labankada biktimari: bi bizkarrean eta beste bat sabelaldean, azken hori larritasun handikoa.
Abisu ugari jaso ondoren, Ertzaintzaren patruilak bertaratu ziren, baina ez zuten inor aurkitu hasieran. Handik gertu topatu zuten biktima lurrean, eta agenteek lehen sorospenak eman zizkioten osasun langileak iritsi arte. Ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman zuten, egoera larrian.
Ikerketaren baitan, lekuko batek ustezko erasotzailea identifikatu zuen, eta agenteek odolez zikindutako labana bat ere aurkitu zuten gertakariaren lekutik gertu, edukiontzi baten alboan botata. Arrastoa jarraituz, bilaketa operatiboa abiatu zuten.
Azkenean, ostiral arratsaldean atxilotu zuten susmagarria Bilboko Alde Zaharrean, odolez zikindutako arropekin eta bihurkin bat eskuan zeramala. Atxilotua, aurrekariak dituen gaztea, epailearen esku jarriko dute. Biktimak, berriz, ospitalean jarraitzen du, egonkor eta arriskutik kanpo.
Zure interesekoa izan daiteke
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dute Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hamarkadetan zehar izandako sexu-abusuak salatzeko eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
N-634 errepidea ireki dute Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan piztutako suteagatik hainbat orduz itxita egon ostean
Errepidea 08:00ak jo baino apur bat lehenago zabaldu dute. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, kiskalitako materiala bustitzen. Iurretako Udalak airearen kalitatea neurtuko du gaur, prebentzio-neurri gisa.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.