TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean

Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen. 

18:00 - 20:00

Bi kamioik eta auto batek istripua izan dute gaur arratsaldean N-1 errepidean, Andoain eta Villabona artean, Donostiara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu.

Istripuaren ondorioz, ibilgailu astunek artaziarena egin dute eta bidean traban geratu dira. Hori dela eta, errepidea erabat itxi dute Donostiara bidean, eta ilarak sortu dira. 17:15ean, errei bat zabaldu dute, baina bost kilometrorainoko pilaketak izan dira.

Kontrako noranzkoan ere izan du eraginik ezbeharrak, Gasteizera bidean, ezkerreko erreia itxi behar izan baitute, baina 17:30erako zabaldu dute, eta ibilgailuen joan-etorriak ohiko martxa berreskuratu du. 

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 18:45erako konpondu dira arazoak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X