GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, Ordizian

Elkarte baten tximiniak su hartu ostean, bizilagun batzuek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua. Inor ez da zauritu.

18:00 - 20:00

Ordiziako herritar batzuek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua etxabean duten elkarteko tximinian atzo arratsaldean izan zen sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 17:00etan piztu zen, Garagartza plazako 1. zenbakidun atarian, elkarte gastronomiko baten tximinian. Eraikineko bizilagun guztiak etxetik atera zituzten, badaezpada ere.

Zorionez, ez zen inor zauritu, baina 3. eta 4. solairuetako bizilagunek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua, teknikariek eraikina aztertu behar baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X