TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak Artatzan Bilborako noranzkoan, tuneletan izandako moto-istripu baten ondorioz

Moto batek istripua izan du tuneletan eta errei bat itxi behar izan dute BI-637 errepidean, Leioan, Bilborako noranzkoan eta 4 km-ko ilarak daude. Arazoak N-1ean ere Tolosa partean eta Irunerako noranzkoan; autobus batek eta auto batek talka egin dute eta zauriturik ez badago ere, ilarak sortu dira. 

Argazkia: TrafikoEJGV

Moto istripu bat izan da astelehen honetan BI-637 errepidean, Leioako 12. kilometroan, Bilborako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz errepidea erabat itxi behar izan dute tarte horretan. 

Zortzietarako minutu batzuen faltan gertatu da istripua, trafiko-dentsitate handia izan ohi den ordu-buelta eta puntu batean, eta auto-ilarak sortu dira. 

Istripua gertatu eta minutu gutxira zabaldu ahal izan dute errei bat baina hor sortutako ilarek jarraitu dute. 08:45ean 4 kilometrokoak ziren. 

Auto-ilarak N-1ean Tolosan

Auto baten eta autobus baten arteko istripua izan da 08:00 inguruan N-1ean Tolosan, Irunerantz eta errei bat itxi behar izan dute. Zauriturik ez badago ere, auto-ilarak sortu dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X