Leon XIV.a aita santua sexu-abusuen biktimekin bilduko da Espainian
Vatikanoak ez du topaketari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Aita santuak Madril, Bartzelona, Kanaria Handia eta Tenerife bisitatuko ditu larunbata eta ekainaren 12a bitartean.
Leon XIV.a aita santua Eliza Katolikoaren baitan sexu-abusuak jaso dituzten biktimekin bilduko da, larunbatean hasi eta ekainaren 12ra arte Espainiara egingo duen bidaian. Vatikanoko prentsa bulegoak ez du zehaztu zein egunetan izango den topaketa hori.
Vatikanoaren arabera, Espainiako Eliza Katolikoak antolatu du bilera, eta ez du informazio gehiago emango aita santua biktimekin bildu arte.
Biktimen elkarteek azken orduetan salatu dutenez, aita santua Espainiara iristear zenean, biktimek beraiekin biltzeko egindako eskaerak erantzunik gabe zeuden.