Emakume bat atxilotu dute, Artaxoan 41 edukiontzi eta ibilgailu bat erretzea leporatuta
2023 eta 2026 urteen artean 15 sute eragitea leporatzen diote. 17.000 eurotik gorako kalteak eragin zituzten suteek.
Artaxoan erretako edukiontzietako bat. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila
Guardia Zibilak emakume bat atxilotu du Artaxoan (Nafarroa) 41 edukiontzi eta ibilgailu bat erretzea leporatuta. 2023 eta 2026 bitartean herriko hainbat puntutan 15 sute piztu eta 17.000 euro baino gehiagoko kalteak eragin izana egozten diote. Aipaturiko suteek kezka handia sortu zieten udalerriko bizilagunei.
2023 eta 2026 urteen artean Artaxoako hainbat tokitan suteak gertatu ziren, zaborrontzietan, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu zuen.
Guztira, 15 sute erregistratu zituzten, horietako 14tan edukiontziak erre ziren (41, guztira) eta beste batean, ibilgailu bat.
Orotara, hiri altzarietan 17.000 eurotik gorako kalteak zenbatu zituzten.
Bestalde, suteak goizaldeko ordu txikietan eta udalerriko hainbat tokitan piztu ohi ziren "eta horrek kezka handia sortu zien herriko bizilagunei".