Tudelanoren presidente ohia atxilotu dute, kirol-ustelkeria sare bat osatzea leporatuta
Halaber, sei pertsona atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak, Europol eta Interpolekin elkarlanean Nafarroan egindako operazioan.
Ramon Lazaro, Tudelanoren presidente ohia. Artxiboko argazkia: CD Tudelano
Espainiako Polizia Nazionalak zazpi pertsona atxilotu ditu astelehen honetan Nafarroan, kirol-ustelkeria sare bat osatzea leporatuta. Atxilotuen artean Ramon Lazaro dago, CD Tudelano futbol taldearen presidente ohia. Espainiako Poliziak Europol eta Interpolekin elkarlanean egin du operazioa.
Atxilotuei delitu hauek egozten dizkie Poliziak: erakunde kriminaleko kide izatea, ustelkeria, kapitalak zuritzea, diruaz bidegabe jabetzea, dirulaguntzetan iruzur egitea, dokumentuak faltsutzea, iruzurra eta Ogasun Publikoaren aurkako delituak.
Operazioaren baitan, hiru miaketa egin dituzte, tartean, Ramon Lazarok Corellan duen bulegoan.
Halaber, higiezinak, ibilgailuak, produktu finantzarioak blokeatu eta diru kopuru handiak atzeman dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean