SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zalduondo eta Galarreta arteko sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute

Aizkorriko natura parkean, Galarreta eta Zalduondo artean piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira Aguraingo eta Iruña Okako suhiltzaileak, baina hara iristea ez da erreza, eta horrek lana zaildu egiten du. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Asteartean ia mendean hartuta bazuten ere, astelehenetik Galarreta eta Zalduondo artean piztuta dagoen baso-sutea bizitu egin da atzera goizaldean, Ertzaintzak jakinarazi duenez eta itzaltze lanetarako taldea indartu da. 

Une honetan Aguraingo eta Iruña Okako suhiltzaile guzti-guztiak ari dira bertan lanean, sugarrei eutsi eta zabal ez daitezen. 

Aizkorriko parke naturaleko mendi bati eragiten dio suak, eta oso hedatuta ez badago ere, tokiaren irisgarritasun txarrak zaildu egiten ditu itzaltze-lanak. Ez da inor bizi inguru horretan. 

Astearte ilunabarrera arte hiru helikoptero eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren bi hegazkin ere ere aritu ziren ura botatzen, sua lurretik itzali nahian dabiltzan suhiltzaileei laguntzeko. 

Larrialdi zerbitzuak bertatik bertara ari dira sutearen eboluzioa jarraitzen. 

Sutearen eremua asteburuan tximista batek sute hasiera txiki bat eragin zuen leku bera da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X