Jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onintza Enbeita izango da 2026ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejola Soldevilla, aldiz, txupinera izango da.

Onintza Enbeita, artxiboko irudi batean.

Onintza Enbeita Maguregi bertsolari eta kazetaria izango da 2026ko Aste Nagusiko pregoilaria, Bilboko Konpartsek jakinarazi dutenez. Txupineraren papera, aldiz, Ainhoa Urrejola Soldevillak, Kaixo konpartsako kideak, beteko du.

Muxikan jaio eta bizi den Enbeita Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketa irabazi zuen lehenengo emakumea izan zen, 2018an, eta bera arduratuko da aurten Arriaga Antzokiko balkoitik “jai herrikoi politenari” bide emango dion pregoia irakurtzeaz, abuztuaren 22an.

Aurtengo Korrikaren baitan, Euskadi Irratian egindako adierazpenetan aitortu zuen bi amets zituela, bata “nahiko utopikoa”, eta bestea Bilboko jaietako pregoilari izatea.

Bere aldetik, Urrejola Kaixo konpartsako kidea da duela ia 30 urtetik, eta, beraz, bere bizitza ia osoa konpartsei lotuta egon da. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Otxarkoagako bizilaguna da, eskola bateko jantokian lan egiten du eta bi alaba ditu. Aste Nagusia “emozioz beteta” bizi du, eta Marijaiari ongietorria egitea “urteko unerik gogoangarriena” dela iritzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X