BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarroan falta zen urpekari baten gorpua aurkitu dute

Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak Ondarroako uretan desagertutako 57 urteko gizonaren bila aritu dira igandetik. 

ondarroa búsqueda buceador
Argazkia: @Bizkaiko Gurutze Gorria

Larrialdi zerbitzuek 57 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Ondarroako (Bizkaia) uretan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, atzo urpeko arrantza egiten ari zela desagertu zen gizona da hildakoa. 

Hildakoaren senide batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, igande eguerdian Ondarroako portu ingurura joan zela eta geroztik bere berririk ez zuela esanez. 

Geroztik, ertzainak eta larrialdi zerbitzuetako kideak bere bila aritu dira Ondarroak portu inguruan.

10:15 aldera, uretan murgilduta aurkitu dute desagertuaren gorpua. 

Hilotza Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute autopsia egin diezaioten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X