Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren mugimenduak jarraituta.
Garai batean, eklipseak ezbeharren iragarpen gisa hartzen ziren. Gaur egun, ordea, zehaztasun handiz aurreikus daitezkeen fenomeno astronomikoak dira, eta milaka lagun erakartzen dituzte.
Baina nola jakin dezakete astronomoek noiz gertatuko den? Gakoa Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren posizioak zehaztasunez ezagutzean eta aurreikustean dago, Europako Espazio Agentziak (ESA) azaldu duenez.
Eklipse bat hiru astroak lerro berean jartzen direnean gertatzen da. Eguzki-eklipsean, Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean kokatzen da, eta Eguzkiaren argia estaltzen du. Ilargiaren itzal betearen barruan dauden eremuetan eklipse osoa ikus daiteke; penumbran daudenetan, berriz, eklipse partziala.
Ilargi-eklipsean, Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jartzen da eta haren itzala Ilargiaren gainean proiektatzen du. Orduan, Ilargiak kolore gorrixka har dezake, Lurraren atmosferak eguzki-argia iragazteko duen moduaren ondorioz.
Zergatik ez da eklipserik izaten hilero?
Hilero ilberri bat badago ere, horrek ez du esan nahi hilero eguzki-eklipserik izango denik. Izan ere, Ilargiaren orbita 5 gradu inguru inklinatuta dago Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitarekiko, ekliptika deritzon planoarekiko. Horregatik, Ilargia normalean beharrezkoa den lerrokaduraren gainetik edo azpitik igarotzen da.
Ilargiaren orbitak ekliptika Ilargiaren nodo izeneko puntuetan zeharkatzen duenean soilik gerta daiteke eklipse bat. Puntu horien inguruan eklipseen denboraldia izaten da, 35 egun ingurukoa, eta tarte horretan eguzki- zein ilargi-eklipseak gerta daitezke.
Horrela, orbiten jarraipenari eta kalkulu matematikoei esker, astronomoek aldez aurretik jakin dezakete noiz gertatuko den eklipse bat eta baita zein tokitan ikusi ahal izango den ere.
Matematikek aurreikusi ezin dutena, ordea, zera da: egun horretan zerua oskarbi egongo den ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.