SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira

Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean. 

Incendio Urzainqui Navarra

Urzainki (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Nafarroako Pirinioetan berpiztu egin da pasa den ostiralean Urzainki udalerrian piztu zen sutea, SOS Nafarroak astearte honetan jakinarazi duenez. Lehen hipotesien arabera, tximista batek eragin zuen sua. Lurrez iristeko zaila den eremu batean ari dira Cordovilla, Tafalla eta Zangozako suhiltzaileak lanean, sei helikopteroren laguntzarekin. 

Sua ostiral arratsaldean piztu zen, larunbatean egonkortu eta igandean kontrolpean hartu zuten. Atzo, garrak atzera berpiztu egin ziren ordea. 

Lurretik sua itzali nahian ari diren suhiltzaileekin elkarlanean, sei helikoptero ari dira airetik garrak itzali nahian. Sei helikoptero horietako hiru Nafarroako Gobernuak mobilizatu ditu, eta, beste hirurak, Espainiako Gobernuak. 

Sutearen bilakaera dela eta, baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X