NOBEL SARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kimikako Nobel saria Kagan eta Soairentzat, molekula organikoen asimetria argitzen egindako lanagatik

Henri Kagan eta Kenso Soairen aurkikuntzak erabakigarriak izan dira botikak diseinatzen eta egiten dituzten kimikarientzat. 

STOCKHOLM (Sweden), 07/10/2026.- Members of the Nobel Committee for Chemistry announce the Nobel Prize in Chemistry 2026 recipients Kenso Soai and Henri B. Kagan during a press conference at the Royal Swedish Academy of Sciences in Stockholm, Sweden, 07 October 2026. (Suecia, Estocolmo) EFE/EPA/FREDRIK SANDBERG SWEDEN OUT

Henri B. Kagan frantziarrak eta Kenso Soai japoniarrak jaso dute 2026ko Kimikako Nobel Saria. Argazkia: EFE

Suediako Zientzien Errege Akademiak Henri B. Kagan frantziarra eta Kenso Soai japoniarra 2026ko Kimika Nobelarekin saritu dituzte gaur, molekula organikoen asimetria argitzen egindako lanagatik. Izan ere, bi horien ekarpenak eta aurkikuntzak erabakigarriak izan dira botikak diseinatzen eta egiten dituzten kimikarientzat. 

Molekula batzuek, aminoazidoak kasu, bi aldaera dituzte, bata bestearen irudi espekularrak direnak. Hala ere, organismo bizidunek irudi espekular hauetako bat baino ez dute. Asimetria kimiko hori misterio bat izan da urte luzeez, harik eta Kaganek eta Soaik enigma hori argitu zuten arte. 

Eskuekin gertatzen den bezala, aminoazido guztiek bi aldaera simetriko dituzte. Hala ere, bietako bat soilik aurkitzen da zelulen proteinetan. Bestea oso gutxitan aurkitzen da naturan. Nahiz eta biak oso antzekoak izan, ezin dira gainezarri. 

Kaganek eta Soaik 100 urte baino gehiago iraun duen misterioa argitzen lagundu dute. Kaganek 1986an eman zuen lehen pausoa, erreakzio kimikoak manipulatzeko modu berri bat aurkitu zuenean. Horri esker, ordura arte posible zela uste zena baino irudi espekular handiagoa sortu zuen.

Soaik hurrengo urratsa eman zuen. 1995ean, homokirala izateko potentziala zuen lehen erreakzio kimikoa nola diseinatu zuen azaldu zuen, eta zortzi urte geroago, 2003an, lortu egin zuen. Erreakzio kimiko batean bi irudi espekular posibleetako bakarra sortu zuen. Naturaz harago, inork ez zuen aurretik horrelakorik egin. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X