"Vaya Semanita"ren denboraldi berria martxan da
Darabilen umorearekin eta pertsonaia klasiko eta berriekin bueltan dugu Euskal Telebistako saioa. Ostegunetan, 22:15ean, ETB2n.
Garai nahasi hauetan, bada lasaitasuna eta segurtasuna transmititzen duenik: eguzkia goizero irteten dela jakitea, adibidez. Eta, bada zerbait benetan gu suspertzeko gaitasuna duena: ikasturte berria iristearekin batera Vaya Semanitaren denboraldi berria ere badatorrela jakitea.
Oso argi du zer dakien ondoen egiten: garenaz eta gertatzen zaigunaz barre egitea, darabilen umore satiriko bereziarekin eta errealitateari begiratzeko moduarekin. Gaurkotasuna, ohiturak, topikoak, eguneroko egoerak... dena bihur daiteke esketx. Izan ere, horrenbeste urteren ondoren, Vaya Semanitak barrea eragiteko modua aurkitzen jarraitzen du gure. Programaren historiaren parte den taldearekin itzuliko da, beste behin: Maribel Salas, Diego Pérez, Miriam Cabeza, Andoni Agirregomezkorta, Borja Pérez, Javier Antón, Nerea Garmendia eta Lorea Intxausti. Denboraldi berria pertsonaia ezagunekin, istorio berriekin eta umorea egiten jarraitzeko gogo handiarekin. Gainera, sare sozialen eta plataforma anitzeko kontsumoaren aldeko apustua egiten jarraituko du. Izan ere, Vaya Semanita telebistaz harago doa. Gure umorearen klasikoak arrakasta handia izan du sare sozialetan ere, eta 300.000 jarraitzailetik gora batu ditu Instagramen. Joan den denboraldian, esketx askok milioi bat ikustaldi baino gehiago izan zituzten, eta arrakasta nabarmena izan dutenekin Top Semanita egingo dugu: asteko esketx ikusienen rankinga sare sozialetan.
Udazkenarekin batera, bueltan dugu Vaya Semanita, inoiz baino indartsuago eta Bask Bunnyren eskutik, gainera. Urriaren 8tik aurrera, ostegunero, 22:15ean, ETB2n eta ETB ONen.