TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak A-1 errepidean Lasarte eta Andoain artean eta A-8 autobidean Galdakaon

Zailtasunak izaten ari dira trafikoan Gipuzkoako hainbat puntutan. Gainera, istripu baten ondorioz, errail bat moztu dute A-8an, Donostiaranko noranzkoan.

Zirkulazioa zaila izaten ari da ostiral goiz honetan Gipuzkoako hainbat errepidetan, bereziki A-1 autobian, Lasarte eta Andoain artean. Trafiko-maparen arabera, auto-ilara luzeak daude.

Horrez gain, istripu bat izan da A-8 autobidean, 106. kilometroan, Galdakaon, eta auto-ilarak eragiten ari da Donostiako noranzkoan. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz, autobideko bi errailetako bat itxi behar izan dute.

Segurtasun Sailak gogorarazi du 011 telefonoa eskuragarri dagoela trafikoari buruzko informazioa jasotzeko eta errepideetako gorabeheren berri izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X