Hiru bizkaitar atxilotu dituzte, Kantabrian 1.500 metro kobre lapurtzea egotzita
Atxilotuak 37, 38 eta 49 urteko hiru gizon dira, eta Guardia Zibilak Kantabriako Galizano udalerrian argindarraren kablea lapurtzea egozten die.
Guardia Zibilak Bizkaiko 37, 38 eta 49 urteko hiru gizon atxilotu ditu orain gutxi, Kantabriako Galizano udalerrian 1.500 metro kobre indarrez lapurtzea leporatuta. Hiru gizonak atxilotu zituzten unean, ustez egun ezberdinetan lapurtutako ehunka argindar kable garraiatzen ari ziren ibilgailu batean.
Argindarraren kablea lapurtuta ere, zenbait tokitan argia izaten jarraitzen zuten.
Pasa den azaroaren 4an Guardia Zibilari jakinarazi zioten "jarrera susmagarria" zuten hainbat pertsona zeudela herrian, ibilgailu baten ondoan. Bidaiariak identifikatu ondoren, argindar kableak aurkitu zituzten auto barruan, baita motxila bat eta kobrea lapurtzeko erremintak eta tresnak ere.
Kablearen jatorria egiaztatu ezin izan zutenez, agenteek ingurua miatu zuten eta argiteria publikoko kutxa asko altxatuta, kableak moztuta eta farola batzuk kaltetuta zeudela ohartu ziren.
Hainbat ikerketa egin ondoren, hiru pertsona horiek atxilotu zituzten lapurretaren ustezko egileak zirelakoan. Halaber, argindar kableak eta erremintak atzeman zituzten.