Kosovok bere bigarren independentzia urtemuga ospatuko du
Kosovoren jai nazionala, egun handia da gaurkoa. Oro har, Albaniako biztanleak hartzen dituen Serbiako herrialde ohia, Independentziaren aldarrikapenaren 2. urtemuga ospatzeko prest dago.
Azken bi urtetan Kosovoren independentzia aitortu duten 65 herrialdeen banderekin apaindu dituzte Pristinako, Kosovoko hiriburuko etorbide garrantzitsuena.
Pristinako Parlamentuak hartuko ditu ospakizun instituzional nagusiak eguerdian. Gobernu osoa, Hashim Thaci lehen ministroa eta Fatmir Sejdiu presidentea izango dira ekitaldian. Halaber, Kosovon dauden diplomazialari atzerritarrak, Europar Batasuneko Eulex misioko kideak eta AEBetako biltzarkideak gonbidatu dituzte.
Kaleko ospakizunei dagokionez, kontzertuez eta jarduera ezberdinez gozatzen ari dira umeak. Eta arratsaldean, bertako artistek errezitaldi handi bat eskainiko dute.
Jai giroa nagusi da eskualde osoan, udalerrietako udalbatzek jaiak antolatu dituzte eta.