Bosniako guda oroimenera dator berriz ere
Radovan Karadzik, 1.992-1.995 garren urteen artean Bosniako serbiarren buruzagi izan zenaren aurkako epaiketa Hagan berrasiko da gaur.
Gudak iraun zuen bitartean sarraski ugari egin zen. Gehienak serbiarrek egin zituzten eta pairatu berriz, musulmanek. Ezin daiteke ahaztu Srebrenikako sarraskia, bertan ia zortzi mila musulman hil zituzten, guda amaitzear zela. Karadzik Bosniako Errepublika serbiar deiturikoaren presidentea izan zen. Sbrenikako sarraskiagatik erantzun beharko du orain.
Karadzik-ek behin eta berriz atzeratu du auzia, bere burua berak defendatu nahi duela eta horretarako denbora behar duela argudiatuz. Yugoslabiarako nazio arteko zigor epaitegiak ofizioko abokatua jarri dio Karadzik-i luzapenekin amaitzeko. Guda historian kokatu, historian utzi ahal izateko, justizia egin behar da.
Orain artean hainbat agintari zigortu dituzte, gehienak serbiarrak, baina kroata eta musulmanak ere zigortu dituzte. Hala ere hamabost urte beranduago arduradun nagusiak falta dira. Buruzagi politikoa, Karadzik, gutxienean akusatuen eserlekuan dago baina oraindik Ratko Mladik, buruzagi militarra falta da, oraindik atxilotu ez duten gizona.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz