Gerra Libian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obama, Sarkozy eta Cameron Libian izango dira Gadafi menperatu arte

Hiru agintariek artikulu bateratua idatzi dute nazioarteko hainbat egunkaritan, eta horretan, diktadoreak agintea utzi arte NATOk bonbardaketekin jarraituko duela ohartarazi dute.

Herrialde aliatuek Libiako operazio militarrekin jarraituko dute Muamar Gadafi diktadoreak agintea utzi arte, Barack Obama eta Nicolas Sarkozy AEBetako eta Frantziako presidenteek eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak ohartarazi dutenez.

Hiru agintariek artikulu bateratua idatzi dute hainbat egunkaritan: Londreseko The Times-en, Parisko Le Figaro-n, AEBetako International Herald Tribune-n eta Al Hayat arabiarrean.

Idatzian, buruzagiek adierazi dute Gadafik "betiko" utzi behar duela agintea, Libian Gobernu berria egin dezaten.

"Gadafi agintean izan bitartean, NATOk eta aliatuek operazioekin jarraituko dute, zibilak babestu eta Erregimenaren aurkako presioa areagotzeko", azaldu dute.

Agintarien esanetan, diktadorea agintetik kanpo dagoenean, "benetako trantsizioa hasiko da, diktaduratik denak ordezkatuta izango diren prozesu batera, buruzagi belaunaldi berri batek gidatuta".

Izan ere, gaur egun, Gadafik "indarkeria" erabiltzen jarraitzen du bere herriaren aurka, eta "eraso odoltsuak" abiatzen ditu matxinoen kontra.

NBEren ebazpenaren helburuen artean ez dago diktadorea botatzea, baina Obamak, Sarkozyk eta Cameronek nabarmendu dute "ezinezkoa" dela Gadafik agintean jarraitzea.

Artikulu honekin, hiru buruzagiek batasuna erakutsi nahi izan dute, NATO barruan zatiketak baitaude. Libiako operazioa zein bidetik abiatu ezin adostu daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Trumpek esan du ez duela uste AEBk Venezuelaren kontrako gerrarik egingo duenik, baina ez du planei buruz hitz egin nahi izan

"Zer erantzun diezaioket horrelako galdera bati? Ba al dago Venezuelan eraso bat egiteko planik? Nork esango luke hori? Halakorik balego, esan egingo nizukeela uste duzue, zintzoki? Bai, planak ditugu. Oso plan sekretuak ditugu", esan du 'Air Force One' hegazkinean. "Begira, ikusiko dugu Venezuelarekin zer gertatzen den", adierazi zuen, eta Venezuelako Gobernuak "milaka pertsona bidali zituen kartzeletatik, erakunde mentaletatik eta mendekotasun zentroetatik".

Gehiago kargatu
Publizitatea
X