Libiako gerran 10.000 pertsona hil dira, matxinoen esanetan
Libiako gerran hildakoak 10.000 dira dagoeneko, eta zauritutakoak 50.000 eta 55.000 artean, Mustafa Abdel Jalil matxinoen buruak Franco Frattini Italiako Atzerri ministroari jakinarazi dionez.
Matxinoek eratutako Gobernuaren burua Erroman izan da gaur, Italiako agintariekin batzartzeko.
Jalilekin bildu baino lehenago Canale 5 telebista-katean egindako elkarrizketan, Frattinik iragarri du Erromak nazioarteko batzar bat antolatuko duela maiatzaren 2an, Libiako egoera aztertu eta konponbideak proposatzeko.
Italiako Atzerri ministroak gaineratu duenez, matxinoek kontrolatzen dituzten eremuetako petrolioa nola saldu ere aztertuko dute.
NBEk korridore humanitarioa ireki du
Bestalde, NBEk baieztatu egin du lehen aldiz korridore humanitario bat irekitzea lortu duela Libian, eta ondorioz, dagoeneko hasi dela elikagaiak banatzen herrialdeko mendebaldean.
Atzo, zortzi kamioi sartu ziren Libian Tunisiatik, eta 50.000 pertsona hilabete batez elikatzeko janaria ekarri dute.
Han zuzen ere, elikagaiak Ilargi Gorriari emango dizkiote, eta Tripolin, Zintan-en, Yefrin-en, Nalut-en, Mezdan, Al Reiban eta Al Zauiyan banatuko dituzte.
UNICEFek ere laguntza bidali du, Misratan banatzekoa, baina oraindik ez da heldu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBkin
Helburuetan eta gai tekniko garrantzitsuenetan adostasunera heldu dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.