Libiako guda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argazkilari eta zuzendari bat hil dira Libiako bonbardaketetan

Hildakoak Tim Hetherington zuzendaria eta Chris Hondros argazkilaria dira. Kazetarien Babeserako Batzordeak gatazkaren berri ematearen arriskua salatu du.
Tim Hetherington eta Chris Hondros
Tim Hetherington eta Chris Hondros. Argazkia: EFE

Libian bonbardaketak jarraitzen dute eta azken orduetan 10 zibil hil dira Misratan, tartean bi reportero grafiko.

Hildakoak Tim Hetherington zuzendari britaniarra eta Chris Hondros estatubatuar argazkilaria dira. Hetherington oscarrerako proposatu zuten "Restrepo" izeneko guda erreportajeagatik eta Hondros Liberian egindako lanagatik Pulitzer sarirako proposatuta egon zen. Biak Misratan jazotako eraso batean larri zauritu ostean hil dira.

Barack Obama estatubatuar presidenteak eta David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak aho batez azpimarratu dute Libian "presio diplomatikoa eta ekonomikoa" areagotzeko beharra.

Kazetarien Babeserako Batzordeak (CPJ) kazetarientzat, argazkilarientzat eta kameralarientzat gatazkaren berri emateak duen arriskua salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X