Bashar al Assad eta bere emaztearen mezu elektronikoak, argitara
The Guardian egunkari britainiarrak Bashar Al Assad Siriako diktadorearen eta Asma haren emaztearen 3.000 mezu elektroniko ezagutarazi ditu, herrialde horretako matxinada demokratikoa hasi zenetik urtebete betetzen den honetan.
Mezuak Iraultzaren Kontseilu Gorenak bildu ditu ekainaren eta otsailaren artean, eta ondoren aipatu kazetari helarazi dizkio.
Beste hainbat konturen artean, mezuek agerian uzten dute Iranek matxinadari aurre egiteko aholkuak eman dizkiola Siriako Erregimenari, eta Al Asad familia "bakartuta" badago ere, "luxuzko bizimodua" duela oraindik.
Adibidez, mezu batzuek azaltzen dute presidentearen emazteak hamarka mila dolar gastatzen dituela Internet bidez erosketak egiten. Besteak beste, diseinuko zutargiak eta mahaiak erosi ditu, Parisko denda batean.
Egunkariaren esanetan, Hamid bin Jalifa al Thani Qatarreko emirraren alabak Siriatik alde egiteko gomendatu zien Al Assadi eta haren emazteari, eta Qatarrera bertara joatea eskaini zien.
AEBek ezarritako zigor ekonomikoak saihesteko helburuz, Al Assadek helbide estatubatuar bat erabili zuen, atzerrian erosketak egin ahal izateko.
Gainera, Al Sahba enpresaz baliatu zen (egoitza Dubai dauka, baina Londresen ere bulego bat du), Gobernuaren eta bere familiaren salerosketak egiteko.
Hori horrela, 'sam@alshahba' helbide elektronikoa erabili zuen, bere helbide pertsonala izango balitz bezala.
Horrela lortu zituen mezuak 'The Guardian' egunkariak
'The Guardian' egunkariari mezuak helarazi dizkioten ekintzaileek azaldu dutenez, Al Assaden gertukoa zen infiltratu bati esker eskuratu ahal izan zituzten. Hain zuzen ere, diktadoreak erabiltzen zuen helbidearen pasahitza lortu zuen.
Ondorioz, matxinoek Al Assaden helbidea espiatu ahal izan zuten, 2011ko ekainetik 2012ko otsailaren 7 arte.
Iraultzaileek Damaskon dauden matxinoak hainbat operazioz ohartarazteko ere erabili zuten jasotako informazioa.
'The Guardian'en esanetan, mezu elektronikoak egiaztatzen ahalegindu dira, eta mezuotan agertzen diren 10 pertsonarekin harremanetan jarri dira.
Egunkariak egiazkotzat jo ditu, baina aitortu egin du mezu batzuen kasuan ezin izan dituztela baieztatu.
Urtebete demokraziaren bila
Hain justu, gaur urtebete betetzen da Siriako iraultza demokratikoa hasi zenetik.
1963tik larrialdi lege bati makurtuta bizi eta gero, siriarrak esnatu egin ziren Erregimenaren aurka, askatasun faltak eta udaberri arabiarraren eraginek bultzatuta.
Libian ez bezala, nazioarteak ez du operaziorik abiatu Sirian, jazarpenak 8.500 pertsona hil baditu ere. Errusiak eta Txinak galarazi dute hori, NBEko Segurtasun Kontseiluan betoa jarriz.
Siriatik, Erregimenak baimendutako irudiak baino ez dira heltzen eta, beraz, Bassaden aldeko manifestazioak baino ez dituzte ezagutarazten.
Hedabide independenteek ezin dute egiaztatu gertatzen ari dena, zentsuraren ondorioz, eta hori dela eta, matxinoek Internetera jo dute, jazarpenaren basakeriak erakusteko.
Duela hilabete, Siriako Armadak setioa abiatu zuen Homs herrian, eta hainbatetan bonbardatu du, heriotza ugari eraginda, tartan zortzi kazetarirena.
Bonbardaketei biziraun dieten kazetariak ebakuatu egin behar izan dituzte, matxinoek lagunduta, zineman baino ez diren ikusten operazio arriskutsuak abiatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.