Herrialdea egoera larrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabiar Ligak Siriako sarraskiak ikertzeko eskatu dio nazioarteari

Nazioa Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, 30.000 pertsonek egin dute ihes Siriatik inguruko herrialdeetara protestak hasi zirenetik.

Nabil al Arabi Arabiar Ligako idazkari nagusiak Siriako zibilen kontrako azken sarraskien inguruko "ikerketa inpartziala" abiatzeko eskatu dio nazioarteari, errudunak zigortuak izan daitezen.

"Homs, Idleb eta Siriako beste inguru batzuetan zibilen kontra egindako erasoak beldurgarriak dira, familien eta haurren hilketen inguruko ikerketa egin behar da", azpimarratu du Al Arabik.

Al Arabiren iritziz "ekintza horiek gizateriaren aurkako krimenak dira, eta hortaz, bidegabea eta moralaren kontrakoa litzateke errudunak ez zigortzea".

Arabiar Ligako buruzagiaren eskaria, hain justu, Homs hirian 45 emakumeren eta umeren hilotzak aurkitu eta gero etorri da. Siriako oposizioak, hain zuzen, bertan azken hilabetean familia osoak exekutatu dituztela salatu dute.

Oposizioko kideek Bachar al Asaden erregimena jo dute sarraskiaren arduradun. Siriako agintariek, aldiz, "talde terroristei" egotzi diete triskantza, herrialdearen indarkeriaren atzean, alegia, horiek daudela argudiatuta.

30.000 pertsonek egin dute ihes herrialdetik

Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, 30.000 pertsonek egin dute ihes Siriatik inguruko herrialdeetara, Bachar al Assaden erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik.

Halaber, Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek adierazi dutenez, Giza Eskubideak defendatzeko ikuskatzaileak bidaliko dituzte Siriarekin mugan dauden herrialdeetara, herrialde horretan jazotako "gehiegikeriak" ikertzeko.

Nabil al Arabi Arabiar Ligako idazkari nagusiak Siriako zibilen kontrako azken sarraskien inguruko "ikerketa inpartziala" abiatzeko eskatu dio nazioarteari, errudunak zigortuak izan daitezen. "Homs, Idleb eta Siriako beste inguru batzuetan zibilen kontra egindako erasoak beldurgarriak dira, familien eta haurren hilketen inguruko ikerketa egin behar da", azpimarratu du Al Arabik. Al Arabiren iritziz "ekintza horiek gizateriaren aurkako krimenak dira, eta hortaz, bidegabea eta moralaren kontrakoa litzateke errudunak ez zigortzea". Arabiar Ligako buruzagiaren eskaria, hain justu, Homs hirian 45 emakumeren eta umeren hilotzak aurkitu eta gero etorri da. Siriako oposizioak, hain zuzen, bertan azken hilabetean familia osoak exekutatu dituztela salatu dute. Oposizioko kideek Bachar al Asaden erregimena jo dute sarraskiaren arduradun. Siriako agintariek, aldiz, "talde terroristei" egotzi diete triskantza, herrialdearen indarkeriaren atzean, alegia, horiek daudela argudiatuta.30.000 pertsonek egin dute ihes herrialdetikNazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, 30.000 pertsonek egin dute ihes Siriatik inguruko herrialdeetara, Bachar al Assaden erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik. Halaber, Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek adierazi dutenez, Giza Eskubideak defendatzeko ikuskatzaileak bidaliko dituzte Siriarekin mugan dauden herrialdeetara, herrialde horretan jazotako "gehiegikeriak" ikertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X