Atxilotuta jarraitzen du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merahren anaia inputatu dute, Tolosako atentatuan konplize izateagatik

Pariseko epaile batek hartu du erabakia, Fiskaltzak eskatuta. Fiskaltzak ikerketa bat abian zuen anaiak egindako zazpi hilketetan laguntzeagatik eta gaizkileen kide izateagatik.
Abdelkader Merah Tolosako hilketetan konplize izan zela erabakidu epaileak. Efe.

Abdelkader Merah Mohamed anaiak Tolosan eta Montaubanen egindako zazpi hilketetan konplize izan zela erabaki eta inputatu egin du epaileak. Abdelkhaderrek behin-behineko espetxealdian jarraitzen du, bere abokatuaren arabera.

Pariseko epaile batek hartu du erabakia, Fiskaltzak eskatuta. Fiskaltzak ikerketa bat abian zuen anaiak egindako zazpi hilketetan laguntzeagatik eta gaizkileen kide izateagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X