Alderdi nagusiek jipoia jaso dute Greziako hauteskundeetan
o gobernu-koalizioa osatzen duten bi alderdiek, Pasok-ek eta Demokrazia Berriak, jipoia jaso dute Greziako Parlamenturako hauteskundeetan.
Demokrazia Berria alderdiak lortu du boto gehien, % 20, Barne Ministerioak % 50 zenbatuta aditzera emandako datuen arabera.
Bigarren alderdi bozkatuena Syriza edo Ezker Erradikalaren alderdia izan da, botoen % 16 lortuta. Hirugarren postua Pasok alderdi sozilista izan da, botoen % 13,8rekin.
Gauzak horrela, Demokrazia Berriak 113 eserleku lortuko ditu, Syrizak 47 eta Pasokek 44. Sozialistek eta kontserbadoreek 157 eserleku bilduko dituzte, gehiengo osoa izateko beharrezkoak diren 151 baino sei gehiago.
Urrezko Egunsentia neonazien alderdiak Parlamentuan sartzea lortdu du botoen % 7 lortuta.
Samaras, erreskatea berrikustearen alde
Antonis Samaras Demokrazia Berriaren liderrak baldintza batzuk ezarri ditu balizko koalizio-gobernuari babesa emateko: euroan jarraitzea eta Greziak Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin hitzartutako finantza-erreskatearen zenbait puntu berriro negoziatzea.
Helburua, Greziarentzako "hazkundea eta lasaitasuna" lortzea da, bertako hedabideen arabera.
Bestalde, erreskatearen aldeko alderdiak gutxiengoa osatzen dutela nabarmendu du Alexis Tsipras Syriza Ezker Erradikalen Koalizioko liderrak, eta, horren aurrean, ezkerreko alderdien gobernua aldarrikatu du bere alderdia bigarren postuan geratu dela ikusita.