Krisi diplomatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako eta AEBetako enbaxadoreak 'persona non grata' dira Sirian

Siriako telebista ofizialaren arabera, "elkarrekiko jarreraren printzipioari" jarraituz hartu du erabaki hori Atzerri Arazoetako Ministerioak.
Bachar al Asad.

ak persona non grata izendatu ditu Espainiako, AEBetako, Erresuma Batuko, Turkiako, Frantziako, Italiako eta Suitzako enbaxadoreak, baita Europako eta Ameriketako beste herrialdeetako diplomazialariak ere.

Siriako telebista ofizialaren arabera, "elkarrekiko jarreraren printzipioa" jarraituz hartu du erabaki hori Atzerri Arazoetako Ministerioak.

Atzerriko Ministerioaren iturri baten arabera, Siriak "berdintasunean eta errespetuan oinarritutako elkarrizketan sinesten du. Diplomazia beharrezkoa da estatuen arteko elkarrizketarako". Ildo honetan, herrialde horiek printzipio horiek hartzea espero duela adierazi du, "harremanak bere onera buelta daitzen".

Laguntza humanitarioa kudeatzeko bulegoak

Bestetik, Nazio Batuak Siriako erregimenarekin akordio batera iritsi da herrialdeko lau hiritan laguntza humanitarioa kudeatzeko bulegoak irekitzeko.

Genevan, Siriaren inguruko egoera eztabaidatzeko egiten ari diren hirugarren bileran iragarri dute erabakia. Zehazki Deraa, Dair, Homs eta Idlib hirietan irekiko dituzte bulegoak, baina ez dute aurreikusi noiz jarriko diren martxan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X