Indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siria 'egiazko gerra egoera' batean bizi dela esan du Al Asadek

Horixe iragarri du presidenteak Gobernu berriaren kargu hartze ekitaldian. Bestalde, NBEk Sirian dituen behatzaileen lanak bertan behera uztea erabaki du, indarkeria ez baita amaitzen.
Siriako Gobernu berriaren bilera. EFE

Bachar Al Asad Siriako presidenteak adierazi du Siria "egiazko gerra egoera batean" bizi dela, herrialdeko Gobernu berriaren kargu hartze ekitaldian.

"Egiazko gerra egoera bat bizitzen ari gara, ezaugarri guztiekin", azpimarratu du buruzagiak.

Ildo honetan, "Gobernuaren politika guztiak gerra hau garaitzera bideratuko ditugu", esan du.

Nazio Batuen Erakundeak Sirian dituen behatzaileen lanak bertan behera uztea erabaki du indarkeria ez baita amaitzen. Erakundearen datuen arabera, 11.000 lagun inguru hil dira 2011ko martxoan Al Asaden erregimenaren aurka protestak hasi zirenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X