Obama: 'Osasun erreformak jasotako babesa denon garaipena da'
Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan 'denon garaipena' da Auzitegi Gorenak osasun erreformari argi berdea eman izana. Erreforma bideratu zutenean piztutako eztabaidek AEBak zatitu zituztela gogoratu du presidenteak, eta eztabaida horiek berriro ez irekitzea eskatu du.
''Ez nuen erreforma aurrera eraman politikoko ona izango zela pentsatuz. Nazioarentzat ona zelako abiatu nuen'', esan du Etxe Zurian egin dituen adierazpenetan.
AEBetako Auzitegi Gorenak argi berdea eman dio Barack Obama presidenteak sustatutako osasun erreformaren eduki nagusiari, hots, estatubatuarrak 2014 urterako aseguru medikoa izatera behartzen dituen puntuari.
Obamak kapital politiko guztia jokatu zuen erreforma honekin, bere agintaldian onartutako anbizio handikoena, eta, beraz, Gorenak onartu izana erabakigarria izan liteke azaroko hauteskundeei begira.
Azkenean, John Roberts Auzitegi Goreneko buruaren botoak erabaki du epaiaren norabidea, lau epailek alde bozkatu baitute, eta beste lauk kontra. Azkenean, bost lauren kontra.
Epaiak erreformaren puntu nagusiak babesten ditu, eta aldaketa batzuk egitera baino ez du behartzen, adituen esanetan.
Erreformak 2014 urterako aseguru mediko bat izatera behartzen ditu estatubatuarrak. AEBak osasun zerbitzu publikorik ez duen herrialde industrializatu bakarra dira, eta erreforma honek merkatu egingo du sistema.
Romneyk "baliorik gabe" utziko du erreforma, hauteskundeak irabazten baditu
Hauteskundeak irabazten baditu, osasun erreforma baliorik gabe utziko duela esan du Mitt Romney presidentziarako errepublikanoen hautagai ''birtualak''.
''Erreforma politika txarra izan zen atzo, eta politika txarra da gaur (...), benetako erreforma batekin ordezkatu behar da'', azpimarratu du.
Massachusetts estatuko gobernatzaile ohiaren hitzetan, erreformak zergak handitzen ditu, Nazioaren defizitari eta zorrari milako bilioi dolar gehitzen dizkio, eta agureei eta erretirodunei zuzendutako "Medicare" programaren onurak murrizten ditu''.
Zure interesekoa izan daiteke
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu dira. Ebolaren transmisioa Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa %47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.