Kaosa Sirian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siriako armadak 11 gizon exekutatu ditu

Matxinatu talde batek aurkitu ditu hildako gorpuak eta bideo batean erakutsi dituzte ondoren.

Siriako erregimenaren aurkako talde batek baieztatu du, Siriako presidentearen aldeko armadak hildako 11 gizonen gorpuak aurkitu dituela Damascon. Gorpuen egoera erakusten duen bideo bat ere zabaldu dute, eta bertan, hildakoen buruetan, bala zauriak ikusi daitezkeela esan dute.

Irudietan, odoleztutako 11 hilotz ikusi daitezke. Horietako batzuk kalean eta besteak eraikin baten barruan, Damascoko Qaboun auzoan.

Auzo honen inguruan bizi den erregimenaren aurkari batek, Rania al Midanik, medioei esan die hildakoak atxilotuak izan zirela orain dela bost egun.

Siriako erregimenaren aurkako talde batek baieztatu du, Siriako presidentearen aldeko armadak hildako 11 gizonen gorpuak aurkitu dituela Damascon. Gorpuen egoera erakusten duen bideo bat ere zabaldu dute, eta bertan, hildakoen buruetan, bala zauriak ikusi daitezkeela esan dute.Irudietan, odoleztutako 11 hilotz ikusi daitezke. Horietako batzuk kalean eta besteak eraikin baten barruan, Damascoko Qaboun auzoan.Auzo honen inguruan bizi den erregimenaren aurkari batek, Rania al Midanik, medioei esan die hildakoak atxilotuak izan zirela orain dela bost egun.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X