Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talibanak Pakistanen eta Afganistanen egiten ari direna, agerian

Malala Yousufzai Pakistango neskatoaren kasuak balio izan du munduak jakin dezan zer gertatzen ari den talibanen esku dauden Pakistango eta Afganistango inguruetan.

Malala Yousufzai Pakistango neskatoaren kasuak balio izan du munduak jakin dezan zer gertatzen ari den talibanen esku dauden Pakistango eta Afganistango inguruetan.

Talibanek sistematikoki urratzen dituzte giza eskubideak, baina batez ere, emakumeak dituzte begitan hartuta. Afganistanen agintea eskuratu zutenean, neskentzako eskolak itxi eta maistrak bota egin zituzten; eta ospitaleetan emakumezko erizainak bota zituzten, osasun-sistema osoa hondatuz.

Talibanek mundua ikusteko duten era horretan, gizonen erabat menpeko izan behar dute emakumeek, eta horretarako ez du ez hezkuntza, ezta lanik ere behar. Pakistango Gobernua bere lurraldea kontrolatu ezinik dabil. Afganistanekin muga duten hainbat eskualdetan talibanak dira agintea dutenak. Pakistanen neskek badute ikasteko eskubidea, baina mutilengandik banatuta, ez baitago hezkuntza bateraturik. Talibanek kontrolatzen dituzten eskualdeetan, eskolak erre egin dituzte eta ikasi nahi duten neskak jazartzen dituzte.

Neska horietako bat, Malala Yousafzai, ospetsu egiten hasi zen, telebistan ikasteko eskubidea aldarrikatu zuenetik. Hamalau urterekin blog bat idatzi eta gaiari buruzko hitzaldiak ematen zituen, eta oso ezaguna zen dagoeneko Pakistanen. Ezagunegia, talibanen gusturako, eta horregatik paretik kentzea erabaki dute metodo tradizionala erabiliz: neska hilez. Bera eta beste bi neskato ustekabean tirokatu zituen erasotzaileak ez du bere helburua lortu, baina Malala hilzorian dago.

Malala Yousufzai Pakistango neskatoaren kasuak balio izan du munduak jakin dezan zer gertatzen ari den talibanen esku dauden Pakistango eta Afganistango inguruetan. Talibanek sistematikoki urratzen dituzte giza eskubideak, baina batez ere, emakumeak dituzte begitan hartuta. Afganistanen agintea eskuratu zutenean, neskentzako eskolak itxi eta maistrak bota egin zituzten; eta ospitaleetan emakumezko erizainak bota zituzten, osasun-sistema osoa hondatuz. Talibanek mundua ikusteko duten era horretan, gizonen erabat menpeko izan behar dute emakumeek, eta horretarako ez du ez hezkuntza, ezta lanik ere behar. Pakistango Gobernua bere lurraldea kontrolatu ezinik dabil. Afganistanekin muga duten hainbat eskualdetan talibanak dira agintea dutenak. Pakistanen neskek badute ikasteko eskubidea, baina mutilengandik banatuta, ez baitago hezkuntza bateraturik. Talibanek kontrolatzen dituzten eskualdeetan, eskolak erre egin dituzte eta ikasi nahi duten neskak jazartzen dituzte. Neska horietako bat, Malala Yousafzai, ospetsu egiten hasi zen, telebistan ikasteko eskubidea aldarrikatu zuenetik. Hamalau urterekin blog bat idatzi eta gaiari buruzko hitzaldiak ematen zituen, eta oso ezaguna zen dagoeneko Pakistanen. Ezagunegia, talibanen gusturako, eta horregatik paretik kentzea erabaki dute metodo tradizionala erabiliz: neska hilez. Bera eta beste bi neskato ustekabean tirokatu zituen erasotzaileak ez du bere helburua lortu, baina Malala hilzorian dago.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X