Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona bildu dira Parisen, homosexualen ezkontzen alde

LGBT mugimenduaren helburuetako bat homosexualen ezkontzen kontrakoek egindako manifestazioari erantzutea zen; azaroaren 17an 100.000 pertsonatik gora bildu baitzituzten.

Hamarka mila pertsona (150.000 antolatzaileen arabera, eta 60.000 Poliziaren arabera) bildu dira Parisen homosexualen ezkontzen alde egiteko. Ezkontza horien lege-proiektua Frantziako parlamentuan eztabaidatuko dute urtarrilaren amaieran.

Manifestazioa hirigunean zehar ibili da, Bastillako plazatik hasi eta Luxenburgoko Jauregian amaituta, Senatuaren egoitzan, hain zuzen. Larunbatean ere hamarka elkarretaratze egin ziren Frantziako beste hiri batzuetan, LGBT mugimenduak deituta.

Manifestazioak "guztientzako ezkontzak" lelopean egin zituzten eta larunbatean 50.000 pertsona inguru atera ziren kalera, antolatzaileen arabera.

Kontrakoen manifestazioa

LGBT mugimenduaren helburuetako bat homosexualen ezkontzen kontrakoek egindako manifestazioari erantzutea zen; azaroaren 17an 100.000 pertsonatik gora bildu baitzituzten ezkerreko Gobernuaren asmoen kontra.

Hamarka mila pertsona (150.000 antolatzaileen arabera, eta 60.000 Poliziaren arabera) bildu dira Parisen homosexualen ezkontzen alde egiteko. Ezkontza horien lege-proiektua Frantziako parlamentuan eztabaidatuko dute urtarrilaren amaieran. Manifestazioa hirigunean zehar ibili da, Bastillako plazatik hasi eta Luxenburgoko Jauregian amaituta, Senatuaren egoitzan, hain zuzen. Larunbatean ere hamarka elkarretaratze egin ziren Frantziako beste hiri batzuetan, LGBT mugimenduak deituta. Manifestazioak "guztientzako ezkontzak" lelopean egin zituzten eta larunbatean 50.000 pertsona inguru atera ziren kalera, antolatzaileen arabera. Kontrakoen manifestazioaLGBT mugimenduaren helburuetako bat homosexualen ezkontzen kontrakoek egindako manifestazioari erantzutea zen; azaroaren 17an 100.000 pertsonatik gora bildu baitzituzten ezkerreko Gobernuaren asmoen kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X