Zaldi haragiaren auziari buruz arituko dira gaur Bruselan
Simon Conveney Irlandako Nekazaritza ministroa Tonio Borg Europako Osasun eta Kontsumo komisarioarekin eta "Europar Batasuneko hainbat ministro nabarmenekin" bilduko da gaur Bruselan. Hala, aurrez prestatutako hainbat produktutan zaldi haragiaren arrastoak agertu izanak eragindako iskanbilari aurre egiteko "beharrezkoak" diren pausoak zehaztuko dituzte. Izan ere, zaldikia txahalkia balitz bezala saltzen zuten hainbat estatu kidetan.
Ministroak komisarioarekin eta interesa duten Estatu kideekin eztabaidatu nahi du "gai hau, bere osotasunean, EB mailan beharrezkoak diren pausoak zehazteko".
Britainiako elikagai-osasunaren agentziak joan den otsailaren 7an iragarri zuen Findus markako aurrez prestatutako hainbat produktutan txahalkiaren ordez zaldi haragia aurkitu zutela.
Ustez, aipatu haragiak Errumaniako enpresa batean du jatorria, eta Herbehereetako eta Zipreko bitartekari batzuen eskuetatik igaro zen Frantziara heldu aurretik. Bertan, Spanghero enpresak jaso eta Comigelek Luxenburgon duen instalazioan aurrez prestatutako produktuetan erabili zuen.
Zaldi haragia Europako hainbat estatutan banatu zuten Findus markako lasagnak bezalako produktuetan. Horietan txahalkia zutela ageri zen, eta produktuak dendetatik erretiratu dituzte Britainia Handian, Frantzian eta Suedian.
Frederik Vincent Europako Batzordeko Osasun bozeramaileak ziurtatu duenez, aurrez prestaturiko produktuetan aurkitutako zaldi haragiak "ez du batere arriskurik kontsumitzaileen osasunerako". Hori dela eta, momentuz ez dituzte inolako neurririk hartuko, "ez dagoelako osasun alertarik".
"EBko arauek ez dute inolako debekurik onartzen. Ez gaude elikagaien segurtasunari buruzko gai baten aurrean, eta ez da inor gaixotu. Etiketatzeko moduak eragindako arazoa izan da", azaldu du bozeramaileak.
"Estatu kideak produktuen trazabilitate-sistemak aztertzen ari dira. Horrekin batera, elikagai horien segurtasun maila azter dezakete", zehaztu du Vincentek. Hala, "produktuak prestatzeko, sendagairik erabili duten zehaztuko dute", azaldu du. "Hala ere, nork zer egin duen eta noiztik egin duen zehazten ari gara oraingoz", gaineratu du.
Europako Batzordeak azaldu duenez, baliteke “iruzur” kasu baten aurrean egotea. Izan ere, Batzordearen araudiaren arabera, transformatutako elikagaien etiketetan zein animaliaren haragia erabili den zehaztu behar da. Haragi freskoaren kasuan, beharrezkoa da lehengaiaren jatorria zehaztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.