Zipre, salbuespen arriskutsua
Zipreren kasuan, Europar Batasunak aurrekari arriskutsua ezarri du.
Egungo krisia lehertu zenean, Europar Batasuneko estatu guztiek esan zuten banketxeetan zeuden 100.000 euro arteko gordailu guztiak bermatuko zituztela. Hori hitzeman zuten jende guztia joan ez zedin oholdean banketxera bere dirua ateratzera.
Baina Zipreren kasuan agindatuko hura ez dute bete. Aurrezleek aurreztutako diruaren % 6,75 galduko dute, kopuru hori 100.000 eurotik beherakoa bada, eta % 9,9, 100.000 eurotik gorakoa bada. Bat-batea, beraz, aurrezleak % 6,75 pobreagoak izango dira.
Egia da Zipreko banketxeen kasua berezia dela. Gordailuen heren bat behintzat atzerritarren esku dago, batez ere errusiarren esku, errusiarrek bertako bankuak erabili baitituzte iruzur fiskala egiteko.
Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak ezin zien alemaniarrei azaldu dirua jarri behar zutela Errusiako mafiosoek euren dirua gal ez zezaten, horregatik Alemaniak formula hau ezarri du errusiarrek eta bidebatez baita zipretarrek ere dirua gal dezaten.
Greziako zorrean kita bat ezarri zenean, Greziako zorra zutenek galerak onar zitzaten, ez ohiko kasu baten aurrean geundela esan zuten. Orain, Zipren dirua aurreztuta duten herritar guztiek dirua galduko dutenean, berriro diote ez ohiko egoera baten aurrean gaudela, salbuespen baten aurrean.
Baina salbuespena daldin bada, behin izango da salbuespena. Bi salbuespen baldin badaude, arau baten aurrean gaudela dirudi.