Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zatiketa Frantzian, homosexualen arteko ezkontzen inguruan

Kontrako mugimenduak manifestazioetara jendea erakartzeko gaitasun handia duela erakutsi du.

Parlamentuan gehiengo zabalaren babesarekin onartu da homosexualen ezkontza Frantzian, legea bultzatu duen Alderdi Sozialistak erabateko gehiengoa baitu Asanblea Nazionalean. Dena den, gai honek zatiketa handia eragin du Frantziako gizartean eta aldeko eta kontrako manifestazioak egin dira.

Atentzioa ematen du gainera, homosexualen arteko ezkontzaren kontrako mugimenduaren tamainak eta zenbat radikalizatu den. Euren manifestazioetara jendea erakartzeko gaitasun handia dutela erakutsi dute eta manifestazio horietako asko istilu artean amaitu dira.

Eskuinak osorik bat egin du gai honetan eta eskuineko alderdi moderatuko, UMP alderdiko, buruzagiak ikusi ditugu Fronte  Nazionaleko ultra-eskuindarrekin batera manifestazio horietan. Eliza Katolikoak ere bere jarraitzaileak mobilizatu ditu lege berriaren kontra. Frantziako eskuinak homosexualen arteko ezkontzaren inguruan erreferenduma egitea eskatzen du, eta erakutsi duen indarrak harrituta utzi du baita François Hollande presidentea bera ere.

Hala ere, Hollande presidentea indartuta atera da lege honekin, batez ere, bere jarraitzaileen aurrean, lege hori onartuta betetzat eman baitu hauteskundeetan hitz eman zuena. Ekonomiaren arloan gindutako beste hainbat neurri ezin dituenez bete, ba gizarte arloko batzuk behintzat betetzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X