Siriako Armadak arma kimikoak erabili dituela baieztatu dute AEBek
Bachar al Asaden erregimenak "iaz oposizioaren aurka arma kimikoak behin baino gehiagotan erabili" zituela baieztatu dute gaur AEBetako inteligentzia-zerbitzuek.
Siriako Armadak "arma kimikoak behin baino gehiagotan erabili zituen iaz, baita sarin gasa ere", ondorioz, AEBetako Gobernuak ezarritako "marra gorria" zapaldu du Asaden erregimenak, Ben Rhodes Etxe Zuriaren Segurtasun Nazionaleko kontseilariak agerraldi batean azaldu duenez.
Barack Obamaren Gobernuak erantzuteko erabakiak hartuko dituela ziurtatu du Rhodesek, "gure kronogramaren" arabera.
Inteligentzia-zerbitzuek egindako txostenaren berri eman du Rhodesek Kongresuan. Txostenaren arabera, 100-150 pertsona hil dituzte arma kimikoekin egindako erasoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte