Dennis Rodmanek elkarrizketa egingo dio Ipar Koreako buruari
Dennis Rodman NBAko jokalari ohiak elkarrizketa egingo dio Kim Jong-un Ipar Koreako diktadoreari, telebistan. Gainera, harekin batera liburu bat idatziko du, eta herrialde horretako saskibaloi selekzioko hautatzailea izango da.
Rodman Ipar Korean egon da azken egunetan, eta Kim "laguna"ren alde egin du, nazioartearen kritiken aurrean. "Zubi bat eraikiko dut Ipar Korearekin", esan du, New Yorken egindako prentsaurreko batean.
Horren esanetan, Ipar Koreako buruak herrialdeko saskibaloi hautatzailea izatea eskaini dio, hiru urtez, selekzioa Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko, "eta nik baietz esan diot".
Halaber, Piongiangen herrialdeko selekzioaren eta NBAko hainbat izar ohiren arteko partida bat antolatzeko konpromisoa hartu du Rodmanek. Urtarrilaren 8an jokatuko dute, hau da, diktadorearen urtebetetze egunean, eta "95.000 pertsonak ikusiko dute, estadioan".
NBAko jokalari ohiak elkarrizketa egingo dio Ipar Koreako buruari, telebistan. Lehen aldia izango da norbaitek Kim Jong-un elkarrizketatuko duena. Abenduaren 15ean egingo omen dute.
Michael Jordanen taldekide izandakoak liburu bat idatziko du Kim Jong-unekin, eta, horretarako, "hilabete" emango dute elkarrekin.
Kim Jong-unek alaba bat du
Atzo, buruzagi iparkorearrak Ju Ae izeneko alaba bat duela ezagutarazi zuen kirolari estatubatuarrak, The Guardian egunkari britainiarrak egindako elkarrizketa batean. Umea eskuetan izan duela esan du Rodmanek.
Orain arte, nazioarteak ez zekin Kim Jung-unek seme-alabarik ote zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bonba batek eztanda egin du Siriako Homs hiriko meskita alaui batean, eta gutxienez zortzi pertsona hil dira
Leherketa ostiral eguerdiko otoitza egiten ari zirela izan da, eta, ikerketaren lehen datuen arabera, bonba tenpluaren barruan zegoen jarrita.
Trumpen eta Zelenskiren igandeko balizko bilerak mugimendu berria eragin dezake bake negoziazioetan
Errusiak, bestalde, baieztatu du Estatu Batuekin harremanetan jarri dela, Kievek eta bere aliatuek bultzatutako bake plan berria aztertu ostean.
Hauek dira aurten nazioartean izandako albiste nagusiak
Nazioarteko politikak galdera ugari utzi ditu mahai gainean. Trumpek narkoterrorismoa babestea leporatzen dio Venezuelari, Europa berrarmatzeko bidean da, eta ultraeskuinak gorakada handia izan du Alemanian, Austrian, Erresuma Batuan, Txekian, Portugalen eta Espainian.
Berriz irekiko dute Fukushimako zentral nuklearra
TEPCO enpresak munduko zentral nuklearrik handiena suspertuko du urtarrilean, tokiko agintarien oniritzia jaso ondoren.
Venezuelak 99 preso askatu ditu, 2024ko hauteskundeen ostean atxilotutakoak
Gobernuak azpimarratu duenez, "giza eskubideekiko errespetu zorrotza bermatzeko" hartu dute erabakia.
Estatu Batuek Estatu Islamikoaren kanpalekuak bonbardatu dituzte Nigerian
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, misilekin erasotu dituzte talde jihadistak Afrikako herrialdearen ipar-mendebaldean dituen instalazioak.
Teleferikoa, Parisko mugikortasun arazoak konpontzeko proiektu berria
Orain arte, lur gainekoa edo azpikoa zen Parisko garraio publikoa, baina orain airera eramatea erabaki dute. Europan lehen aldia da horrelako proiektua martxan jartzen dela. Erosoa eta isila da Paris kanpoaldeko lau herri lotzen dituen teleferikoa.
Ukraina "atsedenik gabe" ari da lanean bake-plana "errealista eta fidagarria" izan dadin
Zelenskik telefonoz hitz egin du AEBetako mandatari bereziarekin. Asteazkenean, ateak ireki zizkion Donbasetik tropak erretiratzeko aukerari.
Gabonetako meza San Pedroko basilikara itzuli da 30 urte baino gehiagoren ondoren
Leon XIV.ak Aita Santu gisa eman duen lehen Gabonetako mezaren buru izan da, eta agertoki historiko bat berreskuratu du: San Pedro basilika, 1994tik liturgia hori egiten ez zen lekua. Aita Santuak Gazako sufrimendua eta munduan dauden errefuxiatuena ekarri ditu gogora bere homilian.
Gutxienez hildako bat Gazan eta Israelek Libanon egindako eraso berriek eskualdearen krisia berpiztu dute
Palestinar bat hil da Israelgo Armadak jaurtitako tiroen ondorioz, Israelek Hamasi su-etena haustea leporatzen dion bitartean eta Libano hegoaldean Hezbolaren posizioak bonbardatzen dituen bitartean.