Siriako gatazka, 100.000 hildako hiru urtetan
Sirian 2011an hasitako gerrateak hirugarren urtemuga beteko du hilabete honetan. Bachar El Asad-en erregimenaren aurka hasitako herri matxinada gatazka zibilean bilakatu zen eta ONUren arabera dagoeneko 100.000 hildako izan dira. Giza Eskubideen Behatokiak 140.000 hildakotik gora egon direla dio.
Gatazkaren kronologia
2011
Martxoak 15: Lehen protestak 'Tiraniarik gabeko Siria bat' lelopean
Martxoak 20: Erreboltaren erdigunean, Deraa, borroka bortitzak
Martxoak 29: Gobernuaren dimisioa
Martxoak 30: Lehen aldiz nazioari zuzentzen zaio Bachar Al Asad eta azpijokoa salatzen du.
Maiatzak 9: Europa Batasunak Siriarentzat arma bahimendua adosten du
Abuztuak 3: NBEren Segurtasun Kontseiluak errepresioa gaitzesten du. Egun batzuk beranduago AEBek eta Ebak gauza bera egingo dute.
Abuztuak 23: Siriako oposizioak Siriako Kontseilu Nazionala sortzen du.
Urriak 4: 'Siriako Armada Librea' osatzen dute desertoreek
Azaroak 12: Arabiar Ligak Siriaren parte hartzea bertan behera uzten dut.
2012
Otsailak 4: Errusiak eta Txinak betoa jartzen diote NBEaren Segurtasun Kontseiluaren erabakiari.
Otsailak 6: Iraultzaren Goi Kontseilu Militarra osatzen dute. AEBk bere enbaxada itxi egiten du. Egun bate beranduago Golkoko herrialdeek bere enbaxadoreak erretiratzen dituzte.
Otsailak 16: NBEko asanbladak 'giza eskubideak' bortxatuak izan direla dioen dokumentua onartzen du.
Martxoak 10: Kofi Annan, NBEko eta Arabiar Ligako ordezkaria, Asad-ekin elkarrizketatzen da. Honek terroristak dauden bitartean ez dela negoziaketarik egongo adierazten dio.
Apirilak 21: Segurtasun Kontseiluak bitartekariak bidaltzea adosten du.
Maiatzak 7: Oposizioak ukatzen dituen hauteskunde legegileak
Maiatzak 29: Hulako hilketak eraginda mendebaldeko herrialdeek Siriako enbaxadoreak kanporatzen dituzte
Uztailak 18: Daud Abdelá Rayiha, Defentsa ministroa, Asef Shaukat jenerala, El Asad-en koinatua, eta Hisham Ijtiar, segurtasun burua, atentatu batean hiltzen dira.
Uztailak 19: Errusia eta Txinak hirugarren aldiz betatzen dute Segurtasun Kontseiluaren erabakia
Abuztuak 2: Annanek bere bitartekaritza uzten du eta Lajdar Brahimik ordezkatzen du.
Abuztuak 6: Riad Hiyab lehen ministro oiak desertatu egiten du.
Abuztuak 16: Siria baliogabetzen du Konferentzia Islamikoaren Antolakuntzak
Irailak 15: Brahimi Al Asadek biltzen da lehen aldiz.
Urriak 24: Al Asadek su eten mugatua aldarrikatzen du. Iraungo dituen lau egunetan 400 hildako baino gehiago egongo dira.
Azaroak 9: Siriako Kontseilu Nazionaleko lehendakari izendatzen dute George Sabra.
Azaroak 11: Ahmed Muaz el Jatib Siriako Oposizioko Iraultzaren Indarraren Koalizio Nazionaleko lehendakari izendatzen dute.
Azaroak 12: Arabiar Ligak talde berri hau onartu egingo du. Abenduak 11 Barack Obamak onartuko du.
2013
Ekainak 4: NBEk Sirian arma kimikoak erabili direla frogatzen du baina ez daki nork erabili dituen.
Ekainak 13: Obamak Siriako oposizioarentzat armak bidaltzea ahalbideratzen du. Bi egun beranduago 73 ofizialek desertatu egingo dute.
Uztailak 6: Siriako Kontseilu Nazionalak Ahmad Yarba lehendakari berria izendatuko du.
Uztailak 25: NBEk 100.000tik gora hildako baieztatzen ditu.
Abuztuak 21: Oposizioak arma kimikoarekin jasandako erasoan 1.300 hildako iragartzen ditu.
Abuztuak 24: Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Damascoko hiru ospitaletan sintoma kimikoak zituzten 3.600 zauritu tratatu zituztela iragartzen du, horietako 355 hil egin ziren.
Abuztuak 27: Obamak arma kimikoak erabili izanagatik Damaskoko erregimenak 'behar bezalako erantzuna' izan behar duela dio.
Irailak 5: Erresuma Batuak Damaskon abuztuaren 21ean egindako erasoan sarin gasa erabili zutela frogatzen du.
Irailak 10: Siriak Errusiak egindako proposamena onartzen du. Honen arabera nazioarteko ordezkariek arma kimikoak deuseztatuko dituzte.
Irailak 12: Al Asad-ek arma kimikoak entregatuko dituela dio eta inoiz ez dituela erabili.
Irailak 14: AEBk eta Errusiak lortutako erabakiaren ondorioz Siriako arma kimikoak suntsitu egingo dituzte.
Urriak 6: Nazioarteko ordezkariak arma kimikoak desegiten hasten dira.
2014
Otsailak 15: Siriako gobernuko ordezkariek eta oposizioko ordezkariek bigarren negoziaketak amaitzen dituzte inolako akordiorik lortu gabe.
Martxoak 11: Gatazka hasi zela hiru urte bete direnean 5,5 milioi haurrei eragin die gerrak Unicefen esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.