Herrialde gehiagori eskatu dio laguntza Malaysiak, hegazkina bilatzeko
Malaysiako agintariek herrialde gehiagori eskatu diete laguntza, martxoaren 8tik desagertuta dagoen hegazkinaren bilaketa lanetan lagundu dezaten. Asia hegoaldeko eta erdialdeko herrialdeei eskatu diete, oraingoan, elkarlana. Malaysia Airlains konpainiako hegazkinean 239 bidaiari zihoazen.
Besteak beste, Blangladesh, Birmania, Laos, Kazajistan, Kirguizistan, Pakistan, Turkmenistan, Uzbekistan eta Frantzia daude laguntza eskatu dietenen artean. Agiri bat kaleratu du gaur Malaysiako Gobernuak eskari honen berri emateko. Orain arte, Australia, Txina, Indonesia, Tailandia eta Vietnam ari dira bilaketa lanetan parte hartzen.
Idatzian zehazten denez, herrialde horien guztien kontrolpean dauden radar eta sateliteen datuak eta informazioa ere eskatu dituzte. Lurretik eta airetik ari dira bilaketa lanak egiten.
Azken egunotan ikerketa iturriek zabaldutako informazioaren ondotik etorri da Malaysiaren eskaria. Desagertutako hegazkinak norabidez aldatu eta mendebalderako bidea hartu zuela esan dute ikerlariek, asteon. Najib Razak Malaysiako lehen ministroak atzo esandakoaren arabera, bilaketa bi eremutara bideratu dute: Tailandia iparraldetik Kazajistan eta Turkmenistanerako ingurua, eta Indonesiatik Australia mendebaldera, Indiako Ozeanotik barrena.
Lehen ministroak bahiketaren aukera baztertu egin zuen arren, desagertutako hegazkinaren kontrol eta komunikazio sistemak "nahita" deskonektatu zirela aitortu zuen.
Kuala Lumpurretik Pekinerako bidea egiten ari zen desagertutako hegazkina martxoaren 8an. Aireratu eta 40 minutura desagertu zen haren arrastoa kontrol radarretik.
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.