71 pertsona hil dira Nigeriako geltoki batean izandako leherketan
71 pertsona hil eta 124 zauritu dira gaur, astelehena, jendez lepo zegoen Abuja Nigeriako hiriburuko autobus-geltoki batean izandako leherketaren ondorioz, bertoko hedabideen arabera.
Halere, litekeena da kopuruak gora egitea, hiriko geltoki jendetsuenetakoa delako, bereziki eguneko lehenengo orduetan, eta hainbat zauritu oso larri dagoelako.
Goodluck Jonathan Nigeriako presidenteak gertatutakoa Bo Haram sekta islamiar erradikalarekin lotu du. Hiriburura egindako bisitan esan duenez, Boko Haramen mehatxua "momentuko zoritxarra" izan da, eta nazioak aurre egingo dio. Halere, ez du zehaztu atentatuaren egileak izan diren ala ez.
Agintariek nigeriarrei talde horrek dakarren arriskuaren "kontziente" izatea eskatu die. Orain arte oso aktiboa izan da herrialdearen iparraldean, herritarren gehiengoa musulmana den tokian.
Talde bat berak ere ez du erasoaren erantzukizuna bere gain hartu oraingoz.