Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boko Haram: fundamentalismo islamistaren benetako aurpegia

Mundua orain arte ohartu eta jabetu ez bada ere, aspaldi hasi ziren horrelakoak egiten.

Boko Haram talde jihadista nigeriarra aspaldi hasi zen giza eskubideak sistematikoki urratzen. Orain atentzioa deitu du mundu osoan ia 300 neskato batera bahitu dituelako, baina orain baino lehen ere antzeko ekintzak egin izan ditu askotan.

Ehunka edo milaka pertsona ere hil izan ditu tiroka eta lehergailuak jarrita. Boko Haramek lortu nahi duena da Nigerian estatu islamikoa ezartzea, eta guda erlijiosoa hasi du hori lortzeko.

Bere helburuetako bat eliza kristauak dira. Iazko eguberri egunean ehun pertsona baino gehiago hil zituen hainbat elizatan lehergailuak zartarazita. Kristau guztiak desagerrarazi nahi ditu Nigeriatik, eta horretarako egiten ditu erasoak merkatuetan, futbol zelaietan eta jende asko elkartzen den edozein tokitan.

Talibanek Afganistanen eta Pakistanen bezala, Boko Haramek ez ditu emakumeak gizartean agerian ikusi nahi; Corana ikastearekin nahikoa dute. Horregatik jotzen dute sarritan neskak ikasten duten eskolen kontra, edo oraingoa bezalako bahiketak egiten dituzte.

Eta mundua orain arte ohartu eta jabetu ez bada ere, aspaldi hasi ziren horrelakoak egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X