Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendebaldeko Afrikako herrialdeak, Boko Haramen aurkako 'gerran'

Goodluck Jonathan Nigeriako presidentearen arabera, talde islamista "Al Qaedak Afrikako mendebaldean duen bertsioa" bilakatu da.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Mendebaldeko Afrikako herrialdeek Boko Haram talde islamistaren aurkako "erabateko gerra" abiatzea adostu dute larunbat honetan Parisen, Idriss Deby Txadeko presidenteak iragarri duenez. Batzarra François Hollande Frantziako presidenteak deitua izan da, talde armatu horren kontrako erantzun komuna emateko. "Egoerari aurre egiteko erabakia dago, gerra abiatzearena; erabateko gerra, Boko Haramen aurkakoa", esan du Debyk Parisetik.

Goodluck Jonahtan Nigeriako presidenteak (Parisen ere egona da) adierazi du Boko Haram ez dela, dagoeneko, nazio-mailako mehatxua bakarrik; izan ere, Al Qaedak Afrikako mendebaldean duen bertsioa dela. "Boko Haram ez da nazio-talde terrorista bat. Argi dago Al Qaedaren atal bat balitz bezala aritzen dela, Mendebaldeko Afrikako Al Qaeda dela", esan du, prentsaurrekoan, Jonathanek. "Nazioarteko akordio batekin erakutsi dugu gure konpromisoa. Afrikako mendebaldeko herrialdeen bateratzerik gabe, ezinezkoa izango litzateke terrorista hauek suntsitzea".

Frantziako presidenteak, bere aldetik, Boko Haramek beste talde armatu batzuekin duen erlazioa nabarmendu du (Al Qaedak Magreb islamiarrean duen taldearekin, besteak beste): "Boko Haram Afrikako mendebalderako mehatxua da, eta Afrikako erdialderakoa ere bai; AQMIrekin eta beste zenbait erakunde terroristarekin harremanak ditu", azpimarratu du.

Hollandek, halaber, esan du berehala jarriko dutela martxan informazioak trukatzeko, ekintzak koordinatzeko eta mugak babesteko egitasmo berezi bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X