Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartze altua Afganistango presidentetzarako hauteskundeetan

Bozketan, aurrez aurre izan dira Abdula Abdula eta Ashraf Gani. Matxinatuen erasoek berrogei hildakotik gora utzi dituzte.
Karzai presidentea, gaur, boza ematen. Irudia: EiTB
Karzai presidentea, gaur, boza ematen. Irudia: EiTB

Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia izan da gaur Afganistanen, Hamid Karzai presidentearen ondorengoa hautatzeko. Zazpi milioitik gora herritarrek eman dute botoa, erroldako % 50ek baino gehiago, Afganistango Hauteskunde Batzordearen arabera.

6.300 hauteslekuak hango 07:00etan zabaldu (hemengo 04:30ean) eta 16:00etan (hemengo 11:30ean) itxi dituzte. Hautesleku batzuk une baterako itxi behar izan dituzte, talibanen indarkeria dela eta; eta beste batzuk botoa emateko paperik gabe gelditu dira.

Zenbait eskualdetan hasi dira botoak zenbatzen, baina ez da zehaztu behin-behineko emaitzak noiz argitaratuko diren; behin-betikoak, uztailaren 22an.

Hamid Karzai presidentearen Gobernuaren amaiera ekarri du bozketak. 2001ean talibanak boteretik erori zirenetik egon da Karzai agintean, eta Konstituzioak debekatu egin dio hirugarrenez hauteskundeetara aurkeztea.

Bozketan, aurrez aurre dira Abdula Abdula talibanen kontrako erresistentziaren buruzagi ohia eta Ashraf Gani teknokrata. Biek jaso zituzten boz gehien lehenengo itzulian, apirilaren 5ean, eta gainerako seiak kanpoan geratu ziren.

Abdulak (bere aita pastuna da, biztanleriaren % 40; eta ama tayika) botoen % 45 jaso zituen lehenengo itzulian. Botoen % 50 lortu izan balitu, presidente izendatuko zuten zuzenean.

Bestalde, Ganik (pastuna) botoen % 31,6 jaso zituen; 2009an, % 3 besterik ez zuen jaso.

Matxinatuen indarkeria

Matxinatuek hainbat eraso egin dituzte herrialde osoan zehar; 160 eraso, Barne Ministerioaren arabera. Horien ondorioz, 14 zibil, 19 taliban eta 10 soldadu hil eta 41 pertsona zauritu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X