Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinek Ukrainan gehiegi ez sartzea erabaki du

Gatazka irauli du Ukrainako armadak ekintzaile errusiazaleak Slaviansk hiritik bota izanak. Moskuren aldeko ekintzaileak Donetsk hiriaren inguruan bildu dira orain.

Gatazka irauli du Ukrainako armadak ekintzaile errusiazaleak Slaviansk hiritik bota izanak. Moskuren aldeko ekintzaileak Donetsk hiriaren inguruan bildu dira orain.

Gatazkak oraindik ere luze joko du, baina bada aldaketa aipagarririk: Errusiak ez ditu Ukrainako ekintzaile errusiazaleak lagunduko.  Orain artean, Moskuren jarrera ofiziala inguruko herrialdeetan bizi diren errusiarrak babestea izan da: baina orain badirudi Errusia konforme dagoela Krimearen anexioarekin eta ez duela Ukrainako lurralde gehiago okupatu nahi.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak ez du Europarekiko erabateko hausturarik nahi; eta gaizki atera dakiokeen gerra batean sartzeari ere beldur dio. Krimea bereganatzea erraza izan zen; Ukrainako lur eremuaren heren bat hartzea, ordea, ez da hain kontu erraza.

Ukrainako errusiazaleek traizioa egitea leporatu diote Putini, eta Errusiako alderdi nazionalistenek ere bai. Putinek aldeko eta kontrako aldagai guztiak jarri ditu balantzaren gainean, eta onena geldirik geratzea dela ondorioztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X