Hegazkinaren ikerketari jarritako 'trabak' salatu ditu Poroxenkok
El presidente ucraniano, Petro Poroshenko, ha asegurado que no tolerará "interferencias" en la investigación sobre lo ocurrido con el avión malasio derribado el jueves con casi 300 personas a bordo en el este del país. Poroshenko ha denunciado que los observadores de la Organización para la Seguridad y la Cooperación en Europa han visto dificultado su trabajo por las milicias separatistas en el lugar donde están los restos del avión.
Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak iragarri du ez duela "interferentziarik" onartuko ostegunean lurrera eroritako hegazkin malaisiarreren ikerketan. Izan ere, Malaysiako hegazkinak istripua izan zuen lekura heldu diren Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko adituek errusiazaleek oztopoak jarri dizkietela salatu dute.
"Lan egiten uzten ez badidazue (Oleksandr) Borodairi -Eurrsiazaleen liderra- luzatuko diot nire protesta", esan dio Alex Hug Europako Erakundeko buruak milizien komandante bati.
Istripua izan den lekura heldu direnean, Donetsken (Gravovo herrian), Hugek eztabaida sutsua izan du zenbait milizianorekin, Borodaik askatasun osoz jardutea baimendu duela ulertarazteko.
Izan ere, Donetsk probintzia kontrolpean duten Errusiaren aldeko erreboltariek hegazkina istripua izan zuen lekuan 20 kilometro koadroko eremu batean sartzea baimendu dute, biktimak erreskatatu eta gertatutakoa ikertu ahal izateko.
Ukrainako, Errusiako eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko ordezkariek osatutako Harremanetarako Taldeak adostu du eremua ahalbidetzea, eta hala jakinarazi du bart errusiazaleekin Kievetik egindako bideokonferentzia batean, Valentin Nalivaichenko Ukrainako segurtasun zerbitzuen buruak zabaldu duenez.
"Hiru aldetako negoziazioetan 20 kilometroko koadroko eremu bat ahalbidetzea adostu da, Ukrainak lan humanitarioa egin dezan, gorpuak erreskatatu eta senideei bidali", esan du Nallivaichenkok.
Gorpuen lapurreta
MH17 hegaldiaren gaineko ikerketa oztopatzea eta Donetseko gorputegitik 38 gorpu ostea leporatu die Ukrainako Gobernuak errusiazaleei, Kieveko agintariek zabaldutako ohar baten arabera.
Kieven esanetan, gorpuak lapurtu dituztenek "doinu errusiar nabaria" dute. ""Autopsiak" egingo dituzten "adituak" direla argudiatu dute hilotzak eramateko.
Horrez gain, Urkainako agintariek salatu dutenez, Errusiazaleak "ibilgailu handien bil ari dira, gorpuak garraiatzeko".
"Errusiazaleen erasoaldia"
Matxino errusiazaleek hegazkina eraitsi zuen misila jaurti zutela adierazi zuten atzo mendebaldeko herrialdeek. Era berean, Errusiak erantzukizuna duela esan zute; izan ere, matxinoei babesa eman zien.
AEBko enbaxadoreak agerraldia egin zuen NBEren Segurtasun Batzordean, eta bertan esan zuen hegazkina nahita eraitsi zutela, matxino errusiazaleek kontrolpean duten eremu batetik. "Litekeena lurretik botatako SA-11 misil batek eraitsi izana'', gaineratu zuen Samantha Power AEBko enbaxadoreak.
Powerrek gogorarazi zuen milizia errusiazaleek horrelako erasoak egiteko adina teknologia dutela, eta beste hegazkin batzuek ere eraitsi dituztela Ukrainako gatazka hasi zenetik. Gainera, AEBko ordezkariak esan zuen hegazkina bota zuten egun berean, matxinoak SA-11 misilekin ikusi zituztela zonalde berdinean, eta milizietako buruek hegazkin bat eraitsi zutela esan zutela sare sozialetan; mezuak, ordea, ezabatu egin zituzten.
Erresuma Batua eta Frantzia
Errusiak matxino errusiazaleei armak, ekipamendua eta laguntza logistikoa "sistematikoki" eman diela salatu zuen Mark Lyall Grant Erresuma Batuko enbaxadoreak.
"Sortu duen egoeraren inguruko gogoeta egitea eskatzen dio Erresuma Batuak Errusiari. Talde separatista armatuei emandako babesa politika bukatzeko eskatzen diogu Errusiari", erantsi zuen.
Era berean, Ukrainako gerrari babesik ez emateko eskatu dio Gerard Araud Frantziako ordezkariak Errusiari. Gatazkaren konponbidean laguntzeko elkarrizketa sustatzeko eskatu zion Moskuri.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak ikerketa "sakona eta objektiboa" egitea eskatu zuen.
NBEk nazioarteko ikerketa eskatu du
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak nazioarteko ikerketa independentea eskatu zuen Malaysia Airlineseko hegazkin komertzialak Ukraina ekialdean izandako istripua argitzeko.
Nazio Batuen erabaki organo nagusiak minutu bateko isilunea egin zuen biktimen omenez, eta Ukrainako gatazkako alde guztiei istripuaren zonaldera sarrera berehala irekitzeko eskatu zien.
Obamak su etena eskatu du
Barack Obama AEBko presidenteak berehalako su.etena eskatu du Ukraina ekitaldean, Malaysia Airlines konpainiako hegazkinarekin gertatutakoa ikertzeko. ‘’Su-etena ezinbestekoa da, berehala’’, esan zuen Etxe Zurian egindako agerraldian.
"Frogei ezin zaie oztoporik jarri. Ikertzaileek istripuaren tokira joan behar dute", gehitu zuen, eta FBIko talde bat eta Garraioaren Segurtasun agentzia Ukrainara bidean direla adierazi zuen, ikerketan laguntzeko.
Dena dela, Obamak adierazi zuen goizegi dela misila jaurti zutenen helburuak zeintzuk ziren jakiteko, eta ez du zuzenean Vladimir Putin presidente errusiarra errudun jo nahi izan.
Frogen gerra
Propaganda eta desinformazio gerra honetan, Ukrainako segurtasun zerbitzuek matxino errusiazaleen arteko hainbat elkarrizketa bildu dituztela iragarri zuten. Horietan, hegazkina eraitsi izana aitortu omen dute. Hemen entzun dezakezu:
Halaber, Ukrainako Barne Ministerioaren esanetan, matxinoek Errusiara eraman zuten jada hegazkina suntsitzeko erabilitako aire-defentsa.
Moskuk aire-defentsa ukrainar bat pizten atzeman zuen, erradarren bidez.
Bestalde, matxinoek hegazkinaren kutxa beltza topatu zuten, eta nazioarteko behatzaileei emateko prest agertu ziren.
Denak dira susmagarri
Jesus Torquemada eitb.eus-en nazioarteko adituak azaldu zuenez, "Errusiak eta Ukrainak hegazkinak eraisteko misilak dituzte, eta, beraz, hasiera batean denak dira susmagarri".
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.