Hegazkineko gorpuak hozkailu-tren batera eraman dituzte
Ukraina ekialdean eroritako hegazkin malaisiarreko gorpuak ezbeharraren tokitik 15 kilometrora dagoen hozkailu-tren batera eraman dituzte. Trena errusiazaleen kontrolpean dagoen geltoki batean geldirik dago, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeak adierazi duenez.
Hasiera batean Donetsk hirira eramango dituztela zabaldu bada ere, errusiazaleen esanetan gorpuek trenean jarraituko dute momentuz.
Dagoeneko 167 gorpu trenaren barruan daudela jakinarazi diote errusiazaleek Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeari, erakundeak berak azaldu duenez. Halaber, behatzaileak treneko hiru bagoi ikuskatu dituztela nabarmendu dute.
Volodimir Groisman Ukrainako lehen ministrordeak, berriz, 192 gorpu eta beste zortzi gorpuzkin trenaren barruan daudela adierazi du. Horren esanetan, errusiazaleek ez dute trena mugitzeko baimenik eman. Adituen iritsiera atzeratzea egotzi die errusiazaleek Ukrainako Gobernuari eta, horien esanetan ezin dute ezer egin horiek ezbeharraren tokira iritsi arte. "Momentuz, hemen geldituko dira auzia argitu arte", adierazi du Sergei Kavtaradze Donetskeko errusiazaleen arduradunak. "Adituen zain gaude", gaineratu du.
Ukraina eta errusiazaleak ados jarri dira gorpuak mugitu ahal izateko
Kieveko agintariek eta Malaysiako hegazkinak ezbeharra izan zuen lekua kontrolpean duten errusiazaleek 298 hildakoen gorpuak lekuz aldatzea adostu dute, Vladimir Groysman Ukrainako lehen ministroordeak jakinarazi duenez.
"Aurreakordio bat lortu dugu eremu hori kontrolatzen dutenekin, hilotzak lekuz aldatzeko", esan du Grysmanek, Ukrainako Gobernuaren webgunean jaso denez.
Gauzak horrela, milizianoek baimena eman dute aditu ukrainarrek hilotzak tenperatura baxuko bagoietan eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen ardurapean garraiatzeko. "Antolakuntzaren aldetik, prest gaude ezbeharra izan zen lekutik gorpuak eramateko", ziurtatu du Groysmanek.
Bertan (Grabovo herriko landa batean, Donetsken) lanean diharduten Ukrainako erreskate zerbitzuek Amsterdam eta Kuala Lumpur lotzen zituen Malaysia Airlinesen hegazkineko 298 biktimen 192 gorpu jaso dituzte.
Groysmanek salatu duenez, aditu ukrainarrak miliziano errusiazaleen presiopean lanean ari dira.
Bestalde, bertan dauden errusiazaleek ukatu egin dituzte Ukrainako agintariek egindako akusazioak. "Ez da horrela gertatu, inolaz ere. Inork ez du erreskate zerbitzuen lana oztopatu. Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko misioaren ordezkariek ez dute kexarik izan", Serguei Kavtaradze liderretako baten esanetan.
Gorpuak Donetskera
Errusiazaleek, halaber, onartu egin dute zenbait hilotz Donetskera eraman izana. Kavtaradzeren azalpenen arabera, milizianoek ez zuten beste aukerarik izan, eta herri horretako kaleetan eta etxe partikularretan zeuden gorpuak eraman zituzten.
"Herriko kaleetan zehar, etxeetako patioetan, eta etxe batzuen barruan ere zeuden gorpuzkiak jaso ditugu. Ezin genituen han utzi, osasunaren ikuspuntutik. Hilotzak Donetskera eraman genituen, eta han jarraituko dute adituak heldu arte", esan du Kavtaradzek.
Kutxa beltza Malaysiari dagokio
Najib Razak Malaysiako lehen ministroak gogorarazi duenez, Malaysia da kutxa beltzaren jabea eta berari dagokio berreskuratzea, bertoko zenbait hedabideren arabera.
"MH17 hegaldiko kutxa beltza berreskuratzeko prozesua Hegazkintza Zibileko Nazioarteko Organizazioaren nazioarteko legeen araberakoa izan behar da". Malaysiari dagokio berreskuratzea, bera baita kutxa beltzaren jabea", azpimarratu du Najibek.
Lehen ministroa atzo bildu zen biktimen senideekin eta, esan duenez, Malaysiako talde bat Ukrainan da dagoeneko, istripua izan den lekura heltzeko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.